Politika -

Proposamen sozioekonomikoa

Amaiurrek burujabetza eta Espainiarekin soka haustea eskatu du

"Proposamen sozioekonomikoa" aurkeztu dute, krisitik ateratzeko "bide justuagoa" dagoela defendatuz, "burujabetasunean eta erabakiak hartzeko ahalmenean" oinarrituz.

Amaiurren ekitaldia Labriten. Argazkia: EITB
Amaiurren ekitaldia Labriten. Argazkia: EITB
Amaiurren ekitaldia Labriten. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiur osatzen duten alderdiek (ezker abertzalea, EA, Aralar eta Alternatiba) burujabetasuna aldarrikatu dute Iruñeko Labrit frontoian krisi ekonomikoa gainditzeko bide gisa. Horretarako, lehenbailehen jitoan dagoen Espainia izeneko ontziarekin soka" haustearen alde azaldu dira.

Hitz hauekin amaitu du ekitaldia Txelui Morenok, eta ezker abertzaleko bozeramailearekin batera, Asun Fernandez de Garaialde (Aralar), Miren Aranoa (EA) eta Oskar Matute (Alternatiba) egon dira "proposamen sozioekonomikoa" izeneko dokumentua aurkezten,

Proposamenak hiru oinarri ditu: "askatasuna, berdintasuna eta elkartasuna". Krisiarekin amaitzeko "bide justuago bat" dagoela defendatu dute "burujabetasunean eta erabakiak hartzeko ahalmenean" oinarrituz.

"Irteera badago, eta irteerarik onena Euskal Herria da. Horrek hemen erabakitzea esan nahi du", esan du Morenok eta erabakiak "hemen hartu behar dira, ez Madrilen, ezta Parisen ere", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea