Politika -

Espainiako monarkia

Kontuen Auzitegiak Errege Etxearen gastuak ikuskatuko ditu

Espainiako Gobernuak dekretua onartu du ikuskatzea arautzeko. Kanpo auditoretza baten bidez, errege etxearen jardun ekonomiko eta fiskala eta aurrekontua kontrolatuko dituzte.

Felipe IV.a eta Letizia erregina, artxiboko argazki batean. EFE
Felipe IV.a eta Letizia erregina.
Felipe IV.a eta Letizia erregina, artxiboko argazki batean. EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontu Auzitegiak Espainiako Errege Etxearen jardun ekonomiko eta fiskala eta aurrekontua kontrolatuko kanpo auditoretza baten bidez, Espainiako Gobernuak gaur onartu duen dekretuaren arabera.

2020ko abenduan erakundea "eraberritzeko" eta "gardenago" egiteko erreforma agindu zuen Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, xehetasun askorik eman ez bazuen ere. Gaur onartu du ministroen kontseiluak hori arautzen duen dekretua.

Felix Bolaños Presidentetzako ministroak azaldu duenez, Errege Etxeak hiru hilean behin kaleratu beharko du bere webgunean aurrekontuen betearazpena. Era berean, egindako kontratazioak publiko egin beharko ditu.

Atzo bertan, 2,5 milioi euro baino gehiagoko ondare pertsonala zuela adierazi zuen Felipe VI.a erregeak.

Bolañosen esanetan, Errege Dekretuak hiru bloketan zatituta dago: lehenengoa, gardentasunari dagokiona; bigarrena, zerbitzu publikoaren eraginkortasunari dagokiona eta, hirugarrena, eredugarritasunari buruzkoa.

-Gardentasunari dagokionean, testuak kontratazioaren eta Errege Etxearen funtzionamenduari buruzko araudia berria onartzen du. Hala, publikotasun-printzipioa aplikatu beharko da kontratazio guztietan, Errege Etxearen aurrekontuaren autonomia errespetatuz, Espainian kontratazio publiko oro arautzen duen araudiarekin bat eginez.

-Eraginkortasunari buruz, Presidentetzako ministroak azaldu du Administrazioen eta Errege Etxearen arteko koordinazioa bultzatzeko onartutako neurrietako bat Estatuko Abokatutzarekin elkarlan-hitzarmenak garatzea izango dela, aholkularitza juridikoa izan, eta administrazioaren beste organo batzuekin ere elkarlan-hitzarmenak sustatzeko.

-Azkenik, eredugarritasunaren blokean jasota dagoenez, Errege Etxeko langile guztiek Errege Etxeko portaera kodearen arabera jardun beharko dute haien zereginetan, alegia, interes orokorra zaindu beharko dute, eta objetibotasun, neutraltasun, inpartzialtasun, konfidentzialtasun, austeritate, zintzotasun, ingurumenaren babesa eta emakume eta gizonen arteko berdintasunean oinarritu behar dira.

Opariak ere aipatzen ditu testuak. Izan ere, jasotako opari guztiek inbentariatuta eta zainduta egon beharko dute, Errege Etxeari dagozkion ala Ondare Nazionalaren esku jartzen diren, edo irabazi asmorik gabeko entitateei ematen zaizkien, aztertzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Espainiako Felipe VI.a Espainiako Gobernua Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak