Politika -

Eusko Legebiltzarrean

Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek agerraldia egingo dute gaur

Aralarren zuzendaritzak jakinarazi dien erabakiaren aurrean hartu duten jarreraren berri emango dute legebiltzarkideek Eusko Legebiltzarrean.

Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe. Efe.
Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe. Efe.
Ikusmina Ezenarro, Basabe eta Erostarberen erantzunaren aurrean

01:00

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideek prentsaurrekoa egingo dute asteazken honetan, Aralarren zuzendaritzak jakinarazi dien erabakiaren aurrean hartu duten jarreraren berri emateko. Agerraldia 11:00etan egingo dute, Legebiltzarreko prentsa aretoan.

Aralar alderdiko zuzendaritzak baja eman die Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe parlamentariei, Donostian bildutako batzordeak ohar batean jakinarazi duenez.Erabaki horrekin, alderditik kanpo geratu dira Aralarrek Legebiltzarrean dituen lau parlamentarietatik hiru. Gatazkaren abiapuntua Aintzane Ezenarrok bultzatutako Eusko Legebiltzarreko bakegintza eta elkarbizitzarako lantaldearen sorrera izan zen. Aralarreko zuzendaritzak lantalde hori baztertu zuen,ezker abertzalea bertan ez zegoelako. Baina, Aintzane Ezenarrok, OxelErostarbek eta Mikel Basabek lantaldearen eraketa babestu zuten.Alderdiaren zuzendaritzak espedientea ireki zien, eta egoera Berme Batzordearen esku jarri zuen. Astelehen honetan eman du batzorde horrek bere erabakiaren berri, eta hiru parlamentarien jarrera ''oso larria'' izan dela ebatzi du, ''biltzarretan hartutako erabakiak bete ez dituztelako''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea