Politika -

Katalunia

Puigdemont ez da berriro aurkeztuko Juntseko presidente izateko

Zuzendaritza berria aukeratuko duen kongresua ekainaren 4an egingo du alderdiak. Presidentegaiek hurrengo asteartea baino lehen aurkeztu beharko duten euren burua.

Puigdemont, iazko irudi batean. Argazkia: EFE
Puigdemont, iazko argazki batean
Puigdemont, iazko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak ez du bere burua aurkeztuko Juntseko presidente izateko, Argelersen (Frantzia) ekainaren 4an egitekoa den kongresuan.

"Orain beharrezkoa da, nire ustez, alderdiak presidentetza berria izatea. Bilera exekutiboetan etengabe parte har dezala, eta hartu beharreko erabaki politikoak hartzeko parte har dezala. Hori dela eta, ez dut nire hautagaitza aurkeztuko alderdiko presidentetzarako, baina gustatuko litzaidake, eta ohorea izango da niretzat, aurrez aurre agurtzeko aukera izatea, zuen ondoan", idatzi du militanteei igorritako eskutitz batean.

Idazkian, gainera, adierazi du Junts bere alderdia dela, eta zuzendaritzak kongresua ekainaren 4an deitzea erabaki duela, zuzendaritza berria aurkezteko.

Hala, presidentegaiek hurrengo asteartea baino lehen aurkeztu beharko dute euren burua.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont Junts per Catalunya