Politika -

herriz herri ekimena

Pilar Garrido: "Herritargoak ez lituzke legez kanpoko entzuketen ondorio larriak ordaindu behar"

Podemos Euskadiko koordinatzaileak larunbat honetan Bilbon adierazi duenez, inbestidura gehiengoak batuta jarraitzea espero du, "kalitatezko demokrazia bat" eraikitzeko. Era berean, Etxebizitza Legea onartzeko eskatu du.

Pilar Garrido, larunbat honetan Bilbon. Argazkia: EITB Media
Pilar Garrido, larunbat honetan Bilbon. Argazkia: EITB Media
Pilar Garrido, larunbat honetan Bilbon. Argazkia: EITB Media

itxaso leon kareaga | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pilar Garrido Podemos Euskadiko koordinatzaileak larunbat honetan Bilbon adierazi duenez, Pedro Sanchez babestu zuen inbestidura gehiengoak "batuta" jarraitzea espero du, "etxebizitzarena bezalako lege aurrerakoiak aurrera atera ahal izateko".

Bizkaiko hiriburuan etxebizitzarako eskubidea ardatz duen Herriz Herri ekimenaren testuinguruan, azken asteotan azaleratutako espioitza politikoaz aritu da Garrido.

Hika Ateneoan etxebizitzari buruzko mahai-inguruan parte hartu aurretik adierazi duenez, "inbestidura gehiengoak lege progresistak babestu ditu, eta espero dugu espioitzak, legez kanpoko entzuketa larriek, demokraziaren flotazio-marran bonba bat suposatzen duten arren, Etxebizitza Legea bezalakoak aurrera atera daitezen ez eragoztea".

"Herritargoak, gazteriak, ez lituzke ekintza horien ondorioak ordaindu behar, oso larriak diren arren", gaineratu du.

Garridok esan du datuak "ikaratzeko modukoak" direla Bilbon, "bataz besteko alokairu batek mila euroak gainditzen baititu. Gainera, badakigu Euskadin badirela oraindik familia zaurgarrien etxegabetzeak, eta oso zaila da euskal gazteriak etxebizitza duin baterako sarbidea izatea, euren bizi-proiektuak martxan jarri ahal izateko".

Zentzu horretan, "Estatu mailan Etxebizitza Legea lehenbailehen onartzeko beharra" aldarrikatu du. Lege horri esker, "etxebizitzarako sarbidea eskubide bat izango da, eta ez luxuzko ondasuna, une honetan Euskadin gertatzen ari den bezala".

Espioitza politikoa eta inbestidura

Entzuketa politikoei buruz, adierazi du "demokraziari egindako eraso zuzen" batez ari garela, eta horrek "gogora ekartzen digu Polizia patriotikoa eta Estatuko estoldak egon badaudela".

Era berean, aldarrikatu du badela "alfonbrak altxatzeko garaia, eta egiaren bitartez kalitatezko demokrazia bat eraikitzekoa".

Garridok espero du inbestidura gehiengoak "bultzatzen eta lege aurrerakoiak zein koaliziozko Gobernua babesten jarraitzea".

Gogorarazi duenez, "eskuin muturra dugu aurrean, inboluzio prozesuarekin, eskubide murrizketarekin, eta gehiengo hori ez apurtzeko ahalegina egin behar dugu".

Ezkerreko akordioa Andaluzian

Bestalde, Podemos Euskadiko koordinatzaileak atseginez hartu du Andaluziako hauteskundeei aurre egiteko ezkerreko akordioa. Haren aburuz, "fronte zabala" da; beste lurraldeen parean "aitzindari izango den hautagaitza bateratua".

Baietsi duenez, akordio horrek "bestelako proiektu bat jarriko du mahaigainean, herrialde honetan behar duguna".

"Zerumuga errepublikar baterantz begiratuko duen akordioa da", gaineratu du, "gizarte justu, feminista eta ekologista baterantz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Bilbo gaur Euskal hiriburuak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Etxebizitzen merkatua