Politika -

Presoak

Voces Contra el Terrorismok gizarteratze plana kentzea eskatuko du

Francisco Jose Alcaraz buru duen plataformak kontzentrazioa deitu du ekainaren 9rako Madrilen. Egitasmo "gaitzesgarria" bertan behera utz dezala exijituko diote Gobernuari.

Francisco Jose Alcaraz Voces Contra el Terrorismoren presidentea. Argazkia: EITB
Francisco Jose Alcaraz Voces Contra el Terrorismoren presidentea.
Francisco Jose Alcaraz Voces Contra el Terrorismoren presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Voces contra el Terrorismo (VCT) plataformak, Francisco Jose Alcaraz buru duen elkarteak, kontzentrazioa deitu du datorren ekainaren 9rako Madrilen. Presoak gizarteratzeko plan "gaitzesgarria" bertan behera utz dezala exijituko diote Gobernuari. Era berean, ez ditu begi onez jotzen 'Langraitz bidea' eta ETAko presoei espetxealdiko onurak ematea.

VCTk "Mujeres por la Justicia" izeneko ekimena aurkeztu du gaur eta kontzentrazioa izango da ekimenaren baitan antolatu duten lehenengo ekintza. Biktimek ez dutela "hiltzaileak kalean egotea merezi" gogorarazi nahi diote Mariano Rajoyren Gobernuari ekimenarekin.

Terrorismoaren kontrako politikan Gobernuak hartu berri dituen neurriek "kezka handia sortu dute biktimen artean", Mamen Alvarez VCTren bozeramaileak ohartarazi duenez. Alvarezen arabera, Rajoy Jose Luis Rodriguez Zapaterok ETArekin "adostutakoa betetzen ari da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea