Politika -
HERIOTZA
Ramon Garin Unidad Alavesa alderdiaren sortzailea hil da, 70 urte zituela
Gaixotasun luze baten ondorioz hil da. Legebiltzarkidea eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen eta 1998an utzi zuen politika aktiboa.
EITB MEDIA
Ramon Garin Fernandez de Pierola, politikari historiko gasteiztarra eta Unidad Alavesa alderdiaren sortzailea atzo hil zen, 70 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.
Bere ibilbide politikoan, legebiltzarkidea eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan zen.
1998an politika aktiboa utzi zuen.
Bestalde, Radio Vitoriako kolaboratzailea izan da 30 urtez.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea