Politika -

Koalizio Gobernua

Sanchezek Unidas Podemos laudatu du, nahiz eta koalizio moreak ezberdin bozkatu

"Ministro guztien talde lana", aitortu du Espainiako gobernuburuak. "Asko egin dugu, baina egiteko asko dago", erantsi du.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Moncloa jauregian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Moncloa jauregian. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Moncloa jauregian. Argazkia: EFE

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Unidas Podemos eta koalizio Gobernua laudatu ditu ostegun honetan. "Sekulako talde" bezala definitu ditu agintariak, Exekutiboko bazkideak Diputatuen Kongresuan ezberdin bozkatu eta egun bat geroago.

Ekonomia Sozial eta Zaintza Proiektu Estrategikoaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak, Moncloan. Exekutiboko kide guztien lana goraipatu du gobernuburuak hitzaldian, eta "koalizio Gobernu aurrerakoia", aipatu du behin baino gehiagotan.

Horrela, "ministro guztien talde lana", aitortu du presidenteak. Besteak beste, Yolanda Diaz bigarren presidenteorde eta Lan ministroa, Ione Belarra Eskubide Sozial eta 2030 Agendako ministroa eta Irene Montero Berdintasun ministroa ekitaldian izan dira.

Exekutiboko buruzagiak eskerrak eman dizkie, eta "harro" azaldu da. Koalizioak "talde bikaina" osatzen duela azpimarratu du, egungo krisitik ateratzeko espainiarrak lagunduz, "nahiz eta zailtasunak izan".

Pedro Sanchezen eta Yolanda Diaz arteko agurra, Moncloako ekitaldian. Argazkia: EFE

Sanchezen hitzetan, "koalizio Gobernu aurrerakoia edozein oztopo eta zailtasunen gainetik" lanean ari da. Horrela, legealdian zehar Exekutiboak onartutako neurri sorta zerrendatu du, tartean, pentsioak eta bekak areagotzea, lan-erreforma, gutxieneko soldaten gorakada eta gutxieneko diru-sarreraren hedapena.

"Asko egin dugu, baina egiteko asko dago", erantsi du. Nahiz eta lege proiektu baten bozketan koalizioa lehen aldiz zatitu, legealdiak aurrera jarraitzen duela aditzera eman du buruzagiak.

Ostegunean, PSOEk eta Unidas Podemosek ezberdin bozkatu zuten Diputatuen Kongresuan, nahiz eta lege-proiektua koalizio Gobernuaren Ministroen Kontseiluak onartu: Ikus-entzunezkoen Legea. Sozialistek babestu zuten; indar morea, ordea, abstenitu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua albisteak Espainia Pedro Sánchez albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Podemos albisteak ‘Sumar’ alderdiaren buruzagia