Politika -

Maiatzaren 19an

Herrirak 'presoen giza eskubideen errespetua' eskatuko du

Mobilizazioetan parte hatzeko deialdia luzatu die herritarrei Herrira mugimenduak, gobernuei "mugitzeko" eskatzeko.

Itsaso Torregrosa Herrirako prentsaurrekoan. Argazkia: EITB
Itsaso Torregrosa Herrirako prentsaurrekoan. Argazkia: EITB
Itsaso Torregrosa Herrirako prentsaurrekoan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira mugimenduak 200 ekitaldi antolatu ditu maiatzaren 19rako EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko hainbat herritan "presoen giza eskubideen errespetua" eskatzeko.

Donostian egindako prentsaurrekoan, Bea Morales eta Itxaso Torregrosak mobilizazioetan parte hatzeko deialdia luzatu diete herritarrei, gobernuei "mugitzeko" eskatzeko.

Helburua, ETAko presoen "giza eskubideen errespetua" dela adierazi du Moralesek. "Dispertsioaren aroa itxi nahi dugu, ehunka familiak ondorio horiek pairatzeari uzteko".

Ekimenekin "presoei ezartzen zaizkien neurri gogorrak" salatu nahi dituzte, "biziarteko kartzela-zigorrarekin edo gaixo dauden presoak espetxean mantentzearekin amaitzeko". Ildo horretan, "aurrera egin ahal izateko pausoak" eskatu dizkiete gobernuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea