Politika -

EITB FOCUS

Eneko Andueza: "Euskal sozialisten papera erabakigarria izango da hurrengo udal gobernuak osatzerakoan"

Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, balorazio sakonak egiteko goizegi da PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera. Dena dela, ezkerreko aukera ez abertzale nagusia dela azpimarratu du.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete falta den honetan, boto asmoari buruzko EITB Focus inkesta argitaratu da EITB Taldeko hedabide guztietan. Horren arabera, PSE-EE bere horretan mantenduko litzateke: Bilboko eta Donostiako Udaletan bosna ordezkari izango lituzke, eta Gasteizen, bat gehiago; sei.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak gaur azpimarratu duenez, EITB Focus inkestak emaitza egonkorra aurreikusten diote bere alderdiari. Horren esanetan, herritarrek zinegotzi sozialistengan konfiantza izaten jarraitzen dute. Are gehiago, "euskal sozialisten papera erabakigarria izango da hurrengo udal gobernuak osatzerakoan".

Dena dela, bozak egiteko urtebete falta dela eta balorazio sakonak egiteko goizegi dela uste du. Edozein kasutan, Alderdi Sozialista ezkerreko aukera ez abertzale nagusia dela azpimarratu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi politikoak albisteak PSE-EE berriak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea EiTB Focus Udal eta foru hauteskundeak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak? Eneko Andueza gaur