Politika -

EITB FOCUS

Vox: "Ez ditugu sukaldatutako inkestak sinisten, kalean jasotzen dugun inkesta da guretzat inportanteena"

Amaia Martinez eskuin muturreko legebiltzarkidearen ustez, "goizegi" da hauteskundeez hitz egiteko. "Guri egunez egun jardutea gustatzen zaigu, ez urtebetera begira", erantsi du.

Martinez, kazetarien galderei erantzuten, Legebiltzarrean. Argazkia: EITB Media
Martinez, kazetarien galderei erantzuten, Legebiltzarrean.
Martinez, kazetarien galderei erantzuten, Legebiltzarrean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak esan du bere alderdiak ez dituela "sukaldatutako inkestak sinisten, onerako zein txarrerako", eta horren ordez, "kaleko inkestari" erreparatzen diotela  azpimarratu du: "Jendeak gero eta babes handiagoa ematen digu, eta gure mezua herritarren artean zabaltzen ari da".

Hala erantzun du EITB Focusek 2023ko udal hauteskundeei begira herritarren boto asmoaz egindako inkestaren emaitzen inguruan galdetu diotenean. Galdeketaren arabera, gora egingo luke Santiago Abascalen alderdiak hiru hiriburuetan, baina hori gorabehera, ez luke zinegotzirik lortuko.

Martinezen hitzetan, "goizegi" da hauteskundeez hitz egiteko, eta urtebete baino gehiago falta dela gogorarazi du. Nabarmendu duenez, "guri egunez egun jardutea gustatzen zaigu, ez urtebetera begira".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Vox Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde inkestak Amaia Martinez Grisaleña