Itxi

Politika

kontrol saioa

Lehendakariak EH Bilduri, prozesu burujabeei buruz: "EB barruan bermatu behar dira"

Iker Gonzalez | eitb media

EH Bilduk aurpegiratu egin do Eskozian edo Quebecen egindako mekanismoak gutxiestea, baina prest agertu da "herri hau nazio gisa eraikitzeko zoru partekatu bat eraikitzeko".

  • El lehendakari, en una imagen de arhivo, en el Parlamento Vasco

    El lehendakari, en una imagen de arhivo, en el Parlamento Vasco. Foto: EFE

Iñigo Urkullu lehendakariak defendatu du prozesu burujabeak "EBren barruan bermatu" behar direla, Eskozian edo Quebecen erabilitako mekanismoez harago.

Hala erantzun dio lehendakariak EH Bilduri, gaur, ostiralean Legebiltzarrean egin den Kontrol Saioan. Koalizioak aurpegiratu egin dio lehendakariari "herri honen eskubideak gutxietsi" egiten dituela, soilik gobernuek ahalbidetzen duten formatuari babesa emanez.

Maddalen Iriarteren esanetan, ez da beharrezkoa lehendakariak proposatutako mekanismoa, eta eredu gisa Eskoziako prozesua aipatu du, "non Bruselako ateak irekita baitzeuden".

Horren ildotik, Iriartek defendatu duenez, "herri hau nazio gisa eraikitzeko, soberania material eta politikoa bermatzeko, zoru partekatu bat eraiki behar dugu, inor bazterrean utzi gabe, eta inoren betorik onartu gabe. Gu prest gaude", azpimarratu du.

Lehendakariak, aldiz, azpimarratu duenaren arabera, "EB barruan bermatu behar da estatukideen eta haien politikoen parlamentu eta erakundeetan hartutako erabakiak errespetatuko direla".

Era berean, Urkulluk esan du Quebecen edo Eskozian martxan jarri ziren prozesuen mekanismoak "ez direla mekanismo bakarrak". "Elkar ulertzeko ateak irekitzea da helburua".

"EBko kide gara, eta ez da urrunago heltzen gehien oihukatzen duena, baizik eta akordio gehien egiten dituena. Aurrerapausoak gobernantza, akordio eta elkarlanerako esparruak lantzearen ondorio dira. Eta hau da gure bidea: printzipioetan irmo, helburuetan argi eta bideetan malgu", gaineratu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena