Politika -

JXCAT-EN KONGRESUA

Borras eta Turull izango dira JxCateko presidente eta idazkari nagusi berriak, botoen % 78 eta % 92 eskuratuta

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia presentzialki agurtu ahal izan da Argeles-sur-Merren (Ipar Katalunia) egiten ari diren Kongresuan eta gauza bera egin du Jordi Sanchez idazkari nagusi ohiak ere.

Borras eta Turull gaur. Argazkia: EFE
Borras eta Turull gaur. Argazkia: EFE
Borras eta Turull gaur. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Borras Kataluniako Parlamentuko presidentea izango da Junts per Catalunyako presidente berria eta Jordi  Turull kontseilari ohia idazkari nagusi, JxCaten zuzendaritza berritzeko egiten ari diren Kongresuan afiliatuen botoen % 78 eta % 92 eskuratuta, hurrenez hurren.

6.010 laguneko zentsotik, 2.261 afiliatuk eman dute presidente berria aukeratzeko botoa (% 37); 2.014k idazkari nagusia (% 33) eta 1.977k exekutiba osoari (% 32,89).

Kataluniaren independentzia prozesua amaitzeko ekintzetara pasa beharra dagoela defendatu du Turullek: "Erreferenduma ala erreferenduma izan zen aurrena, independentzia edo independentzia orain". JxCateko idazkari nagusi berriak esan duenez, 2017ko udazkenean U-1arekin hasi zuten lana amaitzea izan behar du helburua, eta "etsipena eta erosotasuna ezin dira aitzakia izan".

Laura Borrasek U-1aren ostean "kaltetutakoa berrabiarazteko eta berreraikitzeko" deia egin du, bere aldetik, zailtasunak zein egindako akatsak onartu eta Estatuarekiko elkarrizketarako itxaropen faltsuak elikatu gabe: "Nahasmen eta nahasmen uneetan, alde batera utzi behar dugu dena bertan behera uzteko tentazioa. Horrek gure porrota behin betikoa izatea eragingo luke. Berriz hasi, berreraiki eta aurrera egin behar dugu, geure buruari tranparik egin gabe" esan du.

Argeles sur Merren (Ipar Katalunia) egiten ari diren kongresuan, militantziarekin aurrez aurre agurtzeko aukera izan du Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohiak. Maiatzean iragarri zuen ez zela berriz ere presidente kargura aurkeztuko. Jordi Sanchez idazkari nagusiak ere gaur esan dio agur karguari.

Erreleboa Junts per Catalunyan: Batasunerako deia eginez agurtu dira Puigdemont eta Sanchez
Erreleboa Junts per Catalunyan: Batasunerako deia eginez agurtu dira Puigdemont eta Sanchez
Erreleboa Junts per Catalunyan: Batasunerako deia eginez agurtu dira Puigdemont eta Sanchez

01:35

Alderdi barruko tirabirak "batasun" bilakatzeko eskatu die Puigdemontek Borrasi eta Turulli. Bakoitza korronte desberdin batekoa da eta batasun horri eusteko eskatu die, batez ere, Espainiak "gezurra esaten duelako, behin eta berriz, eta katalanak bigarren mailako herritartzat dituelako".

Sanchezek ere gainontzeko alderdi subiranistekin galdutako harremana berreskuratzeko eskatu die zuzendaritzako kide berriei. Gaur egun Espainako Gobernuarekin elkarrizketa ezinezko dela ohartazi du eta "aitzakiak baztertu eta independentziaren alde jarraitzeko" eskatu die ondorengoei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Albisteak Carles Puigdemont JxCat azken ordua