Politika -

Bilera Berlinen

Greziak euroan jarraitzea nahi dute Merkelek eta Hollandek

Frantziako presidente izendatu berriak ''hazkundea'' defendatu du Merkelekin egin duen bileran.

Angela Merkel eta rançois Hollande, Berlinen. EFE
Grezia euroan jarraitzea nahi dute Merkelek eta Hollandek
Tximista batek Hollanderen eta Merkelen arteko bilera atzeratu du

00:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziak euroan jarraitzea nahi dutela esan dute Angela Merkelek eta François Hollandek, Grezian gobernua osatzeko negoziazioek kale egin duten arren eta ekainerako hauteskunde berriak deitu beharko badituzte ere."Euroan jarraitzea nahi dugu. Jakin badakigu greziar gehienek hala nahi dutela'', esan du Merkelek, Frantziako presidenteak agintea eskuratu ondoren elkarrekin egin duten lehenengo bilera bukatuta. Frantziako presidente izendatu berria, bestalde, Alemaniaren eta Frantziaren arteko harremanek bi herrialdeetarako zein Europarako duten garrantziaz aritu da. Harreman horiek ''estuak, orekatuak eta errespetuzkoak'' direla esan du Hollandek, ''historian zehar hala izan den moduan''. Alemaniako buruzagiaren aurrean ''hazkundea'' defendatu du, eta, etorkizuneko goi-bilerei begira, ''ideia guztiak'' mahai gainean egon beharko luketela esan du Hollandek.

Zorroztasuna vs hazkundea

Bi buruzagiek onartu egin dute politika mailan familia ezberdinetako kideak direla, eta, maila ekonomikoan bereziki, ikuspegi ezberdinak dituztela.

Merkelen (eta Sarkozyren) zorroztasunaren aldean, Hollandek ''hazkundea'' defendatu du beste behin, eta hitz hori ekintza ''ekigarri'' bihurtu nahi duela esan du frantziarrak.

Hollandek uste du ''ideia guztiak'' egon beharko luketela mahai gainean, eta behin horiek eztabaidatuta, neurriok martxan jartzeko formularik dagoen aztertu beharko litzatekeela. Beste proposamen batzuen artean, eurobonoak eta itun fiskala berriz negoziatzea aipatu ditu Frantziako presidente berriak.

Merkelek ustez, Alemaniak eta Frantziak proposamen bateratuekin joan behar lukete ekaineko Europako Kontseilura, eta Hollande ados agertu da batasun horrekin.

Oztopoak, agintaldiari ekiteko

Angela Merkelekin biltzeko Berlinera bidean zihoala, tximista batek François Hollande Frantziako presidente izendatu berriaren hegazkina jo du, eta Parisera itzuli behar izan dute, Frantziako presidentzia iturriek jakitera eman dutenez. Kargua hartu ondoren lehenengo hitzordua Angela Merkelekin izan du Hollandek, eta, Alemanaiara zihoan, hegazkinez. Bidean, baina, tximista batek presidentearen hegazkina jo du, eta Parisera itzuli behar izan dute. Han hegazkina aldatu eta Berlinerantz abiatu dira berriz. 

Ordu eta laurdeneko atzerapenarekin iritsi da Holllande. Militar ohoreekin hartu du Merkelek Frantziako presidentea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea