Politika -

EHU

Txelis ETAko buruzagi ohiak hitzaldi bat emango du Udako Ikastaroetan

Jose Luis Alvarez Santacristina 'Txelis' ETAko buruzagi ohiak ponentzia bat aurkeztuko du ekainaren 29an, "Bizitzeko Barkatu" izeneko seminarioan, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan.

'Txelis'ek ponentzia aurkeztuko du Udako Ikastaroetan. Argazkia: EFE.
'Txelis'ek ponentzia aurkeztuko du Udako Ikastaroetan. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Alvarez Santacristina 'Txelis' ETAko buruzagi ohiak ponentzia bat aurkeztuko du ekainaren 29an, "Bizitzeko Barkatu" izeneko seminarioan, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan. Isabel Celaa Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak eta Juan Luis de la Cuesta ikastaroetako zuzendariak Udako Ikastaroetako XXXI. edizioa aurkeztu dute gaur, Donostian. Programa horren baitan, 'Txelis'en ponentzia ere aipatu dute.

Alvarez Santacristina Filosofia eta Teologian lizentziaduna da eta "Biktimen sufrimendutik barkamena eskatzea" ponentzia defendatuko du. Horrez gain, hitzaldia bukatzean, Mariano Ferrer kazetariak gidatutako mahaingurua egingo dute.

ETAk 1998. urtean bota zuen Alvarez Santacristina, honek bere damua adierazi eta biktimei barkamena eskatu ondoren. 'Nanclares Bidea'k aurreikusten dituen onurak jaso ditu 'Txelis'ek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea