Politika -

''Parlamento en las Ondas''

Alderdi guztiek, PP-CS salbu, migrazioaren eskumena eskatu diote Espainiako Gobernuari

Euskadiri eragiten dizkioten migrazio-fluxuen kudeaketan aldaketaren beharra azpimarratu dute EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek. PP-CSek, berriz, migrazioaren eskuduntza Estatuen esku egon behar dela adierazi du, Europar Batasunarekin koordinatuz.

Isa Gonzalez (Elkarrekin Podemos-IU) eta Luis Gordillo (PP-Cs). Argazkia: EITB Media
Isa Gonzalez (Elkarrekin Podemos-IU) eta Luis Gordillo (PP-Cs). Argazkia: EITB Media
Isa Gonzalez (Elkarrekin Podemos-IU) eta Luis Gordillo (PP-Cs). Argazkia: EITB Media

play icon 53:14

A. G. | T. S. J.| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken hilabeteetan Irungo mugan izandako bederatzi migratzaileren eta atzo Melillan jazotako 18 pertsona migratzaileren heriotzak deitoratu dituzte EAJko, EH Bilduko, PSE-EEko, Elkarrekin Podemoseko eta PP-Cseko legebiltzarkideek Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" irratsaioan izandako eztabaida politikoan.

Aitor Urrutiak (EAJ) esan du "nekatuta" dagoela horrelako gertaerekin, eta tragedia hauek "normaltzat ez hartzeko" eskatu du. Urrutiak defendatu duenez, migrazioari "erantzun osoa" eman behar zaio, eta eskumenaren transferentziarekin bat egingo lukeen "partekatutako erantzunkizun" politika eskatu du.

Gloria Sanchez sozialistak erantzun dio Gernikako Estatutua bete dezaten Pedro Sanchezek "konpromiso irmoa" duela, eta eskumena transferituko dutela, baina "berme guztiekin" egin behar dela.

Bestalde, Melillako hesian izandako istiluetan Espainiako eta Marokoko indar armatuen egindako lana txalotu izana aurpegiratu dio Mikel Oterok (EH Bildu) Pedro Sanchezi. Gainera, Frantziako Gobernuko kudeaketa kritikatu du, "mugan bertan itzultzeak" egiten dituelako, eta bestelako giza-eskubideen urraketak. Hori dela eta, "diplomatikoki lan egiteko" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Isa Gonzalezek (Elkarrekin Podemos) deitoratu du migratzaileen harreran diskriminazioa izaten dela, eta "guztiok izan beharko genukeela horretarako eskubidea". "Eskumen autonomikoak" eskatu ditu, eta migrazioaren auzia "guztioi dagokigula" azpimarratu du.

Luis Gordillok (PP-CS), berriz, kontrako iritzia plazaratu du, esanez migrazioaren eskuduntza Estatuen esku egon behar dela, Europar Batasunarekin koordinatuz. "Ezin da tokiko esparruan geratu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Migrazioaren albisteak Alderdi politikoak berriak Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua