Itxi

Politika

uztailak 2

Jaizkibel elkargune eta abiapuntu, Pirinioetako Bidean

eitb media

Larunbatean, 17:00etan hasiko da ospakizuna, Pirinio osoan zehar 300dik gora gailur argiztatzeko Gure Eskuk ANCrekin eta FEECrekin batera antolatutako ekimenaren esku.

  • Argiztatuko diren gailurren mapa

    Argiztatuko diren gailurren mapa. Argazkia: Gure Esku

Pirinioetako Bidearen hasiera izango da Gipuzkoako Jaizkibel mendia Gure Eskuk uztailaren 2rako antolatutako ekimenean. Hala, 300 gailur baino gehiagoko argi-lerroaren abiapuntua izango da mendi gipuzkoarra.

Gure Eskuk ohar baten bidez zabaldu duenez, larunbatean, 17:00etatik aurrera, musika, jan-edana eta jai-giroa egongo da Guadalupen, eta, 18:30etik 23:30era, jaiak eta aldarrikapenak Jaizkibeleko Behatokian jarraituko dute. Gailurra argiztatzeko ekintzan parte hartu nahi duen orok 21:00etarako Jaizkibeleko Behatokian edo Paradore Zaharrean egon beharko du.

Horrez gain, 16:30etik aurrera, aparkatzeko aukera egongo da Guadalupen, eta, 18:00etatik aurrera, autobusak egongo dira Guadalupetik Behatokira, eta 22:30etik aurrera, Behatokitik Guadalupera.

Hala, larunbatean, Gure Eskuk, ANCk eta FEECek 300 gailurretik gora argiztatzeko dei egin dute Pirinio osoan zehar. "Farol bereziak eta linternak baliatuz, argi-lerro bat osatuko dugu Higer lurmuturretik Creusera, Atlantikotik Mediterraneora. Euskal Herria eta Katalunia batuz, gure herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko dugu", dio euskal mugimenduak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena