Politika -

Miguel Angel Blanco

Auzitegi Nazionalak ETAko batzorde exekutiboko hiru kide ohi inputatu ditu Blancoren hilketagatik

Manuel Garcia Castellon epaileak Josetxo Arizkuren Ruiz, Mikel Albisu Iriarte eta Marixol Iparragirre deitu ditu ikertu gisa.

Duela 25 urte hil zuen ETAk Miguel Angel Blanco. Argazkia: Ermuko Udala
Duela 25 urte hil zuen ETAk Miguel Angel Blanco. Argazkia: Ermuko Udala
Auzitegi Nazionalak ETAko exekutibako hiru kide ohi inputatu ditu Miguel Angel Blancoren hilketagatik

1:24

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak ETAko hiru buruzagi ohi deitu ditu ikertutako gisa, batzorde exekutiboko kide izan zirenak, Miguel Angel Blanco Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotziaren bahiketan eta hilketan ustez izan zuten erantzukizunagatik, 1997ko uztailean, duela 25 urte.

Auto batean, Manuel Garcia Castellon epaileak, Dignidad y Justicia elkartearen kereila baten ondorioz hasitako prozeduraren buruak, Josetxo Arizkuren Ruiz, Kantauri; Mikel Albisu Iriarte, Mikel Antza eta Marixol Iparragirre, Anboto, deitu ditu bahiketa terrorista eta hilketa terrorista delituak egotzita.

Epaileak Iñaki de Gracia Arregi ere jo du gertakarien erantzuletzat, baina, bere kasuan, delituak preskribatuta daude.

Epaileak Guardia Zibilaren txostena jaso ondoren hartu du erabakia. Auzitegiak ETAren batzorde exekutiboko (ZUBA) kideak zehazteko eskatu zion Guardia Zibilari.

Miguel Angel Blancoren hiltzaileak 2006an epaitu zituzten Auzitegi Nazionalean. Hilketaren egileak izatea leporatuta, 50 urteko kartzela-zigorra ezarri zieten Fransico Javier Garcia Gaztelu Txapote-ri eta Irantzu Gallastegi Soduperi.

Hilketa izan eta 25 urtera baina, instrukzio epaile berberak, Manuel Garcia Castellon magistratuak auto bat argitaratu du ETAko zuzendaritzako hiru kide ohiak inputatuz.

Miguel Angel Blancoren hilketa "galarazteko nahiko aginte" zutela uste du epaileak, eta "eragozpenik jarri ez" zutenez hilketa baimendu zutela ondorioztatzen du Garcia Castellonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika ETA Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak