Politika -

Espainiako Justizia

PPk BJKN indarrean dagoen araudiarekin berritzea eskaini du, baina baldintzak jarrita

Espainiako Gobernuak, ostera, mezu oso argia igorri die Nuñez Feijoori eta haren alderdiari: Konstituzioa betetzeko, "betetzea ez delako negoziagarria".

El vicesecretario de Institucional del PP, Esteban González Pons. Foto: EFE
El vicesecretario de Institucional del PP, Esteban González Pons. Foto: EFE
El vicesecretario de Institucional del PP, Esteban González Pons. Foto: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN) indarrean dagoen araudiarekin berritzea proposatu du PPk, baina, horretarako, bi baldintza jarri ditu: Auzitegi Konstituzionala berritzeko Kontseiluaren erreforma (Pedro Sanchezen Exekutiboak ERCrekin adostu zuen) osteguna baino lehen atzera botatzea, eta magistratuen hautaketa eredua aldatzeko lege berri bat.

Botere Judiziala erreformatzeko eta berritzeko proposamen bat bidali dio Alberto Nuñez Feijooren alderdiak Espainiako Gobernuari, Esteban Gonzalez Pons PPko idazkariordeak prentsaurrekoan iragarri duenez. BJKNko bokalak aldatzeko bakarrik hiru urteko blokeoaren ondotik, "itun sekretu" batek independentzia judiziala "are gehiago zalantzan" jarriko zuela uste du Gonzalez Ponsek.

PPk bere ekimenean proposatu duenez, Estatuko fiskalburua ezin izango da politikan jardun, kargurako aukeratu aurreko bost urteetan; bokalen negoziazioa Kongresuan egitea, talde politikoen artean, eta ez Gobernuaren eta alderdi baten artean; eta "indarrean dagoen legearekin aukeratutako Kontseilu berriak hautaketa eredu berri bat proposatzea" sei hilabeteren buruan.

Bestalde, Isabel Rodriguez Espainiako Gobernuko bozeramaileak PPri Konstituzioa betetzea eskatu dio. Horrela, hitz egiten hasi baino lehen, Alberto Nuñez Feijooren alderdiak egin behar duena betetzea da, ohartarazi duenez.

Isabel Rodriguezi PPren eskaintzaren inguruan galdetu diote, Ministroen Kontseilua bukatu ondoren emandako prentsaurrekoan.

Proposamenaren berri ez zuela ziurtatu du Exekutiboko bozeramaileak, baina Nuñez Feijoori eta haren alderdiari mezu oso argia igorri die: Konstituzioa betetzeko, "betetzea ez delako negoziagarria". "Hitz egiten hasi baino lehen, egin beharrekoa betetzea da", azpimarratu du Rodriguezek.

Konstituzionaleko izendapenen inguruko erreformari buruz iritzia eman ahal izatea eskatu dio BJKNk Kongresuari

Bestalde, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak bederatzi bokalen proposamena onartu du, Diputatuen Kongresuak BJKNri txosten bat eskatzeko. Auzitegi Konstituzionaleko bi hautagai proposatzeko gaitasuna itzultzea nahi du erakundeak. Bozketak zatiketa eragin du; izan ere, aldeko hamar boto, kontrako zazpi eta bi boto zuri izan dira.

Konkretuki, "Botere Judizialaren Lege Organikoa erreformatzeko sozialisten lege proposamenaren inguruan Kongresuak BJKNri txostena eskatzea", ebatzi du; "izendapen judizialak egiteko gaitasuna itzuliz".

Hala ere, hasierako proposamenaren bigarren puntua aldatu dute. BJKNk erreformaren inguruan Europako Batzordea "informatzea" nahi zuten bokalek, Europako Kontseiluaren Venezia Batzordeak txostena aztertzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE PP Espainiako Gobernua Espainia Alderdi politikoak Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Alberto Núñez Feijóo