Politika -

Irudi polemikoa

Titin: 'Ez diot garrantzi gehiago eman nahi ohikoa ez den argazkiari'

Otegirekin ateratako argazkiaren harira, "norbaitek testuingurutik atera nahi badu atera dezala, besterik ez", "pasadizozko argazki bat delako", esan du pilotariak.

Arnaldo Otegi eta Titin III Logroñoko kartzelan egindako argazkian. Foto: @ArnaldoOtegi
Arnaldo Otegi eta Titin III Logroñoko kartzelan egindako argazkian. Foto: @ArnaldoOtegi
Arnaldo Otegi eta Titin III Logroñoko kartzelan egindako argazkian. Foto: @ArnaldoOtegi

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Augusto Ibañez Sacristan Logroñoko Udaleko PPko zinegotzi eta Titin III. pilotari bezala ezagutzen denak esan du ez diola garrantzi gehiago eman nahi Arnaldo Otegi Batasunako buruzagi ohiarekin batera azaltzen den argazkiari.

Argazkia ezker abertzaleko buruzagi ohiaren twitterrean argitaratu dute. Irudian, pilotariarekin eta Otegirekin beste pertsona batzuk azaltzen dira, besteak beste, Arkaitz Rodriguez, hau 'Bateragune' auzian auzipetu zuten Otegirekin batera.

Titin III.ak esan du oraindik ez duela argazkia ikusi, eta argazkia lehengo urtean hartu zela gaineratu du. Azaldu duenez, argazkia duela hamar urtetik "kartzelarekin" egiten diren jardunaldiekin lotuta dago, pilotari buruzko hitzaldiak ematera joaten dira eta pilotak sinatzera. Horren ostean "argazkiak egiten ditugu".

"Pilotari izanda beti egin ohi dudan zerbait da, kartzelara beste pilotari batzuekin joatea, presoekin denbora bat emateko", esan du. Arnaldo Otegiri dagokionez hauek izan dira haren hitzak: "Argi dagoena da ni ez naizela bera bisitatzera joan, eta argazkia ez da atzokoa"; orain badirudi "politikotzat" hartu nahi dela.

PP: 'Terroristen manipulazio nazkagarri baten biktima izan da Titin'

Errioxako PPk esan duenez, "Titín III.a" pilotari eta Logroñoko zinegotzia "terroristen manipulazio nazkagarri" baten biktima izan da, Arnaldo Otegirekin batera azaltzen den argazkiaren harira.

Errioxako pilotariak babesa eman dio Augusto Ibañezi, eta pilotaria duela hamar urte baino gehiagotik presoei eskainitako kirol eta giza jardueretan aritzen dela adierazi du ohar batean, besteak beste argazki hori egin zenean, abenduaren 2an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea