Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Sorturen inguruko ebazpena beste bi aste atzeratuko da gutxienez

Konstituzionalak gaur ere ez du gaia jorratu eta babes helegitea aztertzeko saioa gutxienez 10 egun atzeratuko da, datorren asterako ez baitago bilerarik aurreikusita.

Sortu alderdi politikoaren sustatzaileak. Argazkia: EITB
Sortu alderdi politikoaren sustatzaileak. Argazkia: EITB
Konstituzionalak Sorturen babes helegitearen azterketa atzeratu du

00:27

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur amaitu da Auzitegi Konstituzionalak asteartean hasi zuen osoko-bilkura eta azkenean ez dute Sortuk aurkeztutako helegitea eztabaidatu, iturri judizialek jakitera eman duenez. Auzitegi Gorenak alderdi politikoen erregistroan sartzea debekatu zion Sorturi eta horren kontrako babes helegitea aurkeztu zuen alderdi abertzaleak Konstituzionalean.

Auzitegi Konstituzionalaren hurrengo osoko bilkura ekainaren 5etik 7ra izango da, baina ez da ziurra gai-ordenean Elisa Perez Veraz epaileak Sorturen helegitearen inguruan idatzitako txostenean egotea.

Sorturena aste honetako gai-ordenean zegoen. Gainera, osokoak Elisa Perez Vera epailearen txostena du, Auzitegi Gorenaren irizpidearen kontra, Sortu legeztatzearen alde dagoena.

Defentsak helegitea aurkeztu zuenetik urtebete igaro da eta legalizazioaren aldeko ahotsak ugaritu egin dira. Hala ere, eztabaidak Bildurekin sortutakoak baino zailagoa dirudi, koalizioak Konstituzionalaren iragazkia pasa baitzuen aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea