Politika -

EAJ

Euren arteko erlazioa "birbideratzeko" abuztua aprobetxa dezala eskatu dio Ortuzarrek Sanchezi

Bere alderdiaren 127. urtemugaren omenaldian, EAJren presidenteak abisua egin dio Espainiako agintariari: "Iraila ate joka dago".

Andoni Ortuzar, Bilboko gaurko omenaldian. Argazkia: EAJ-PNV.
Andoni Ortuzar, Bilboko gaurko omenaldian. Argazkia: EAJ-PNV.
''Ezker abertzalea ezin da alboz jarri, kontu horiekin zerikusirik izango ez balute bezala''

3:21

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJko presidente Andoni Ortuzarrek abuztua aprobetxa dezala eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako presidenteari, "euskal Estatutuan jasotako konpetentzia guztiak bete ditzan" eta, modu horretan, euren arteko erlazioa "birbideratzeko" eta talde nazionalistaren "leialtasuna" bermatu ahal izateko.

Bere alderdiaren sorreraren 127. urteurrena ospatzeko ekitaldian egindako hitzaldian, Ortuzarrek ohartarazi dio Sanchezi "iraila bueltan" dagoela, eta EAJrekin hitzartutakoa betetzea espero duela. "Garaiz gabiltza", esan du.

Sanchezen "kontraesanak" aurpegiratu ditu, izan ere, Ortuzarren arabera, legegintzaldiko bazkideekin arazoak izatea ukatzen du, eta, ondoren, "kanpoko eta barruko arazoak daudela erakusten dute, inork baino profil ezkertiar handiagoa erakusteko ahalegin itsusi samar horretatik harago doazenak".

EAJk egungo gobernuaren aldeko apustua egin du, "leialak gara eta gure konpromisoak betetzen ditugu", baita "erakundeei egonkortasunik handiena ematearen aldekoak ere, hain une ekonomiko zailean".

Hausnartu duenez, "gehiengo nahikoa dago gauzak egiteko", eta "denbora aprobetxatu eta sakoneko erreformak sustatu behar dira, ez neurri kosmetikoak, gorbataren azken burutazioa kasu", deitoratu du.

Krisiari aurre egiteko, "EAJk babes osoa" emango diola Gobernuari eta "egiten jakingo duela" esan du. "EAJrekiko jarrera bera baino ez dugu eskatzen. Erabakiak betetzea. Estatutuan egiteke dauden eskumen guztien eskualdaketa arintzea. Ezin da bakar bat ere geratu. Estatutuaren gainetik ez dago ezer, ez legerik ez interpretaziorik".

Esan duenez, "badago denbora egoera bideratzeko", baina "Sanchezek eta bere taldeak hitz on baina hutsaletatik ekintzetara igaro behar dute. Iraila bueltan da; espero dezagun oraingoan gainditu egingo dutela egingo diegun azterketa, eta haiek zerbait jarri behar dutela", adierazi du.

Gainera, Ortuzarrek ohartarazi du: "Ez gastatu dena oporretan. Utzi zerbait udazkenerako, gaizki emanda badatoz ere".

Iragarri duenez, "gauzak gogor datoz irailerako", eta erakundeetatik "erantzukizunez eta inteligentziaz" egin beharko zaie aurre, baina "erantzun sozial eta herritar bat ere egon behar da, aurrezteari eta kontsumo arduratsuari dagokienez".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Andoni Ortuzar Eguneko albisteak Albisteak