Itxi

Politika

ANDALUZIA

Griñanen familiak bere indultu partziala eskatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Auzitegi Gorenak Jose Antonio Griñan Andaluziako Gobernuko presidente ohiari sei urteko kartzela zigorra ezarri zion uztailean lan erregulazioko espedienteen auziaren harira.

  • Griñan EFEren artxiboko irudi batean.

    Griñan EFEren artxiboko irudi batean.

Jose Antonio Griñan Andaluziako Gobernuko presidente ohiaren familiak bere indultu partziala eskatuko du lan erregulazioko espedienteen auzian ezarritako zigorraren aurrean, Griñan "demokraziaren alde egindako ibilbidea" defendatuta.

Familiak, indultuaren bidez, sozialistaren espetxe zigorra saihestea espero du, eta alderdiko beste kide batzuen babesa du, hala nola Luis Rodriguez Zapaterorena eta Felipe Gonzalezena.

Griñanen familiaren asmoa da indultu partziala aurkeztea Auzitegi Gorenaren sententzia argitaratzen denean.

Aurreko uztailaren 26an, Auzitegi Gorenak Jose Antonio Griñan eta Manuel Chaves Andaluziako Gobernuko presidente ohiak lan erregulazioko espedienteen auzian zigortu zituen. Lehendabizikoak sei urteko kartzela zigorra jaso zuen; besteak, ordea, bederatzi urterako ezgaitasuna.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena