Politika -

Donostia

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza "eskuin-mutur politikoaren beso juridikoa da", salatu du Sarek

"Espetxeak bere baitan biltzen duen etxeratze-prozesua gauzatzeko ordua da, bide horretan aurrera eginez jarraitu beharra dugu", esan du Sarek, Donostiako Piratek eta Donostialdeko Jai Batzordeak ere deitutako manifestazioa amaituta, Donostian.

Manifestazioa larunbat honetan egin dute, eta ehunka pertsona izan dira. Argazkia: Sare.
Manifestazioa larunbat honetan egin dute, eta ehunka pertsona izan dira. Argazkia: Sare.
Sarek manifestazioa egin du Donostian, eguerdian, 'Etxera bidea gertu' goiburupean

00:39

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sare Herritarrak Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza salatu du larunbat honetan Donostian, "eskuin-mutur politikoaren beso juridikoa baita". 'Etxera bidea gertu' goiburupean Sarek berak, Donostiako Piratek eta Donostialdeko Jai Batzordeak deitutako manifestazioa amaituta, Sarek adierazi du "espetxeak bere baitan biltzen duen etxeratze-prozesua gauzatzeko ordua" dela: "Bide horretan aurrera eginez jarraitu beharra dugu".

Testuinguru horretan, martxa amaituta, Sarek testua irakurri du, eta salatu du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak "etengabe" jartzen dituela helegiteak espetxeetako Tratamendu Batzordeen erabakien harira, "espetxeko hirugarren gradua eta baimenak onartu nahi direnean".

"Etengabeko konfrontazioaren alde egin dute, bake justurantz eta, horren bidez, bizikidetzarantz igarotzeko aukera galarazteagatik", esan du Sarek.

Sareren iritziz, "salbuespenak araua izateari utzi behar dio, etxeratze-prozesuan: "Graduen progresioa, irteera-baimenak, larriki gaixo diren presoen etxeratzeak, gurasotasun- eta familia-eskubideak… Bi horretan aurrera eginez jarraitu beharra dugu", nabarmendu dute.

Urriaren 8an, mobilizazio handia

Sarek gogora ekarri du urriaren 8an, Donostian ere, "Izan Bidea" ekimenaren erronka burutzeko mobilizazio handia egingo duela: "Egun horretan", dio Sarek, "Donostia txiki geratu behar zaigu. Egin dezagun irribarre, baina lan egiten jarraitzeko, atzerapausorik eman gabe".

"Gaur egun, 58 euskal preso Euskal Herritik urrun daude", azpimarratu du Sarek. Martxa 12:30ean hasi da, Boulevarden, eta Portuan amaitu. Tartean, EH Bilduko kide batzuk izan dira, adibidez Juan Karlos Izagirre Donostiako alkate ohia, eta Reyes Carrere, alegia, koalizioak Udalean duen bozeramailea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Berriak Politika Euskal Autonomia Erkidegoa Presoak albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Espetxe politika