Politika -

'Bisitaria', ETB1-en

Eguiguren: 'Arnaldo mendeku politikoagatik dago kartzelan'

PSE-EEren presidenteak uste du Euskal Herrian ez dela "adiskidetze arazorik izango" eta damua "norberak bere barruan eramango duen zer edo zer" dela.

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidentea. Argazkia: EITB
Jesus Eguiguren PSE-EEren presidentea.
Egiguren: 'Arnaldo bengantza politikoagatik dago kartzelan'

04:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidenteak uste du Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidea "mendeku politikoagatik" dagoela kartzelan.

Eguiguren ETB1eko 'Bisitaria' saioan izan da eta saioa osorik ostegun gauean eman badute ere, elkarrizketaren aurrerapena jaso dugu hemen.

Elkarrizketa 'Txilarre' baserrian izan da, 2006ko su-etenaren sukaldean, bertan biltzen baitzen Eguiguren Arnaldo Otegirekin eta Pernando Barrenarekin, besteak beste.

Elkarrizketaren aurrerapen horretan Eguigurenek dioenez, berak ez du "gorrotorik" sentitzen presoekiko, eta ez du "barkamena eskatzerik nahi, damutzen badira barruan eramango dute, ez du inporta esaten duten ala ez".

Era berean, Euskal Herrian ez dela "adiskidetze arazorik izango" uste du eta argi adierazi du Loiolako negoziazioak garai hartan ETAren buru zen Thierry-k utzi zituela bertan behera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea