Politika -

diada 2022

EAJk "elkarrizketaren eta negoziazioaren" alde egin du Kataluniarentzat eta Euskadirentzat

Horixe esan du Senatuko bozeramaile jeltzaleak, Rafael Casanovaren omenezko monumentuan bere alderdiak egindako lore-eskaintzaren ostean.

Imanol Landa eta Estefanía Beltrán de Heredia EAJko senatariak Diadan. Argazkia: EITB MEDIA
Imanol Landa eta Estefanía Beltrán de Heredia EAJko senatariak Diadan. Argazkia: EITB MEDIA
Imanol Landa eta Estefanía Beltrán de Heredia EAJko senatariak Diadan. Argazkia: EITB MEDIA

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako gatazka konpontzeko "elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren" alde egin du gaur Estefania Beltran de Heredia EAJk Senatuan duen bozeramaileak, eta Kataluniak eta Euskadik "euren etorkizuna modu aske eta demokratikoan erabaki ahal izatea" defendatu du.

Rafael Casanovaren omenezko monumentuan, Kataluniako Diada Nazionalaren ospakizunean, alderdiak egindako lore-eskaintzaren ostean, euskal senatariak alderdiaren "errespetua eta elkartasuna" adierazi du, eta "Kataluniak eta Euskadik euren etorkizuna modu aske eta demokratikoan erabaki ahal izateko aldarrikapena" egin du.

"Euskadi eta Katalunia bat gatoz interesei eta eskaerei dagokienez: aitortza nazionala, gure autogobernuaren garapen osoaren bermea eta askatasunez eta demokratikoki erabakitzeko ahalmena, betiere elkarrizketaren eta akordioaren printzipioaren pean", adierazi du.

Ildo horretan, argi utzi du EAJk "Kataluniako arazoa elkarrizketaren, negoziazioaren, akordioaren eta herritarren gehiengoaren borondatearen errespetuaren bidez konpontzen dela" defendatzen jarraituko duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diada Politika Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak