Politika -

Udal hauteskundeak

Odon Elorzak Donostiako PSE-EEren primarioetan aurkezteko abalak lortu ditu

Alkate ohiak Marisol Garmendiarekin neurtuko ditu indarrak Gipuzkoako hiriburuko Udalerako hautagai sozialistaren barne bozketan.

Odon Elorza. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Odon Elorza.
Odon Elorza. EITB Mediaren bideo bateko irudia

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza Donostiako alkate ohiak Gipuzkoako hiriburuko PSE-EEren primarioetara aurkezteko beharrezko abalak lortu ditu. Handik aterako da hurrengo udal hauteskundeetako hautagaia.

Beraz, PSE-EEren hurrengo udal hauteskundeetarako hautagaia primarioetan erabakiko da. Kongresuko diputatu sozialistak Marisol Garmendiarekin neurtuko ditu indarrak.

Elorzak berak azaldu duenez, afiliatuen % 15en abala du, aurkez daitekeen gehienekoa, oraindik "antolaketa batzordearen baieztapena falta den" arren. "Eskerrik asko laguntza taldeari eta bere abala eman didatenei. Apaltasunez erabiliko ditut ideien eztabaida aberasteko", esan du Elorzak.

Primarioetako hautagaiak, gainera, PSE-EEren "barne demokraziaren ariketa" hori Donostiako gizartera "oso modu positiboan" proiektatuko dela esan du, "alderdiekiko desafekzioa" nagusi denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Gipuzkoa PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak