Politika -

Fiskalitatea

Lehendakariak fiskalitatean "oso arduratsuak" izatearen alde egin du

Josu Erkorekak, bestalde, ETB1en egindako elkarrizketa batean azpimarratu du Euskal Autonomia Erkidegoa ez dela karrera fiskalean sartuko.

Iñigo Urkullu. EITB Mediaren bideo bateko irudia
Iñigo Urkullu.
''Ardura'' eskatu du Iñigo Urkulluk, fiskalitateari buruzko erabakien ondorioak ''oso ondo'' neurtzeko

0:57

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Autonomien arteko zergen lasterketa betean, Iñigo Urkullu lehendakariak fiskalitatean "oso arduratsuak" izatearen, eta erabakien ondorioak "oso ondo" neurtzearen alde egin du. Bere ustez, lehenik eta behin, duela lau urte onartutako erreformaren emaitzak zorrotz ebaluatu behar dira. "Ondo funtzionatzen ari da", esan du.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko "egonkortasunaren, adostasunaren, ziurtasunaren eta progresibotasunaren balioa" azpimarratu du.

Urkulluk "Forbes Summit Reinventing Euskadi Basque Country" topaketa inauguratu du Bilboko Azkuna Zentroan. Nabarmendu duenez, agertoki ekonomiko berriak Euskadiren 2022ko "erresilientzia" egiaztatzen du, eta 2023rako "zurrunbiloak" aurreratzen ditu.

Lehendakariak adierazi du administrazio publikoa "inflazioaren ondorio gaiztoek" baldintzatzen dutela, pandemiaren ondorioekin batera, "gastu handiagoak" dakartzalako. Diru sarrerei dagokienez, sektore publikoak "ezin ditu aurreikusitako hazkundeak espero, inflazioak eragile sozioekonomikoen errenta gutxitzen baitu".

Urkulluk azaldu duenez, sektore publikoak ere diru sarrera gutxiago ditu gero eta handiagoak diren gastuei aurre egiteko. Horregatik, "fiskalitateak, aberastasuna banatzeko politikak, gure errealitatearen arabera eta bere denbora testuinguruan, lortu nahi ditugun bi helburuen zerbitzura jarraitu behar du: herritarrentzat funtsezkoak diren zerbitzu publikoen iraunkortasuna bermatzea eta jarduera ekonomikoa eta enplegu-aukeren sorrera bultzatzea", berretsi du.

Lehendakariak uste du inflazioari erantzuteko "EBren eta bere erakundeen ekintza koordinatuak" behar direla, nahiz eta Euskadik "bere erantzukizuna eta erantzuteko gaitasuna izan". "Inflazioa fenomeno globala" dela esan du, baina Euskadik bere eraginak arintzeko tresnak ditu", besteak beste, autogobernua.

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak ETB1eko "Egun On Euskadi" saioan nabarmendu duenez, EAE ez da lasterketa fiskalean sartuko. Espainiako Gobernuak autonomia erkidegoen artean zergak bateratzea erabakiko balu, Eusko Jaurlaritzak bere eskumenak ez urratzea eskatuko lukeela gaineratu du.

Josu Erkoreka: "Ez gara lasterketa fiskal horretan sartuko, eta gure eskumenak ez urratzea eskatuko dugu"
Josu Erkoreka: "Ez gara lasterketa fiskal horretan sartuko, eta gure eskumenak ez urratzea eskatuko dugu"
Josu Erkoreka: "Ez gara lasterketa fiskal horretan sartuko, eta gure eskumenak ez urratzea eskatuko dugu"

01:24
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Zerga politika