Politika -

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Carme Forcadell: “Juntsek Gobernuan jarraitzea nahiko nuke”

“Estatu espainiarraren gaineko garaipen handia” azpimarratu du Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak urriaren 1eko 5. urteurrenaren bezperan, eta "aldi berri baten hasiera" aldarrikatu du.

Carme Forcadell. Argazkia: EFE.
Carme Forcadell. Argazkia: EFE.
Carme Forcadell. Argazkia: EFE.

play icon 10:24

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak Junts Gobernuan mantentzearen aldeko jarrera erakutsi du Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean. Bere arabera, hobe da Gobernuak "ahalik eta babesik handiena" izatea.

Bihar izango da urriaren 1eko erreferendumaren 5.urteurrena, eta egun hori gogoratzean, "Estatu espainiarraren gaineko garaipen handia" azpimarratu du politikariak.

Hala ere, Katalunian "frustrazio puntu" bat dagoela aitortu du. Izan ere, bere hitzetan, helburua hain gertu izanda eta Estatuaren indarkeriaren ondorioz lortu ez izanak "frustrazio oso handia" eragin zuen.

Gaur egungo independentismoaren egoerari begira, politikariak "aldi berri bat hasi" behar dela adierazi du. Bere hitzetan, "ezin zaio fase berri bati ekin zaputzak eta gaitzespenak alde batera uzten ez badira", horregatik "fase" hori amaitu, eta beste bati ekin behar zaiola defendatu du, belaunaldi aldaketa posible bat baztertu gabe.

ANCren Hauteskundeetan zerrenda zibikoak aurkeztearen proposamenaren kontra dago Forcadell, horren iritziz, "boto emaileak banatzen" dituelako, eta Asanbleak egin beharrekoa "mobilizatzea eta alderdi politikoak estutzea" delako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Politika Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Oriol Junqueras albisteak Junts per Catalunya Kataluniako erreferenduma gaur Irratia euskaraz