Politika -

Bilbon

Gazte bat inputatu dute, lehendakariaria iraindu duelakoan

19 urteko gazteari agintari baten kontrako irain-delitua leporatu diote, kalean lehendakaria iraindu duela iritzita.

Patxi López, lehendakaria (artxiboko irudia). EFE
Patxi López, lehendakaria (artxiboko irudia). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

19 urteko gazte bat inputatu dute ostegun honetan Bilbon, kalean lehendakariari irain egin diolakoan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Agintari baten kontrako irain-delitua egotzi diote.

Gertaera 18:15ean izan da, Bilboko Casilda Iturrizar parkean. Lehendakaria Euskalduna Jauregirantz zihoan, PSE-EEren Batzorde Nazionalean parte hartzeko.

Bidean, gazteak Patxi Lopezi ''irain'' egin dio, eta agintari baten kontrako irain-delitua egotzi diote. Bertan ziren beste hainbat pertsona identifikatu dituzte, baina horiei ez diete deliturik leporatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea