Politika -

Atxiloketak Frantzian

Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu espetxera igorri dituzte

ETAko kide izatea, armak eta lehergaiak izatea eta agiriak eta matrikulak faltsutzea leporatzen diete, besteak beste, joan den astean Frantzian atxilotu zituzten bi kideei.

Aranburu eta Gurrutxaga, Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kideak, espetxera igorri dituzte. EFE
Aranburu eta Gurrutxaga, Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kideak, espetxera igorri dituzte. EFE
Aranburu eta Gurrutxaga, Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kideak, espetxera igorri dituzte. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu joan den astean Frantzia hego-mendebaldean atxilotu zituzten ETAko ustezko bi kideen behin-behineko espetxeratzea agindu du epaileak, goizaldean igorri dituzte kartzelara.

Frantziako Justiziak bien aurkako ikerketa judiziala ireki du bart, besteak beste, ETAko kide izatea, armak eta lehergaiak izatea eta agiriak eta matrikulak faltsutzea egozten diete.

Iturri judizialen arabera, guztira 14 kargu leporatzen dizkiete. Halaber, ikertzaileek Gurrutxaga ETAko aparatu militarreko buru dela egiaztatzen duen frogarik ez dutela aurkitu gaineratu dute.

Oroitz Gurrutxaga eta Xabier Aranburu igandean atxilotu zituzten Landetan, Frantzia hego-mendebaldean; armak zeramatzaten biek, eta lapurtutako auto batean zihoazen. Ibilgailu horretan, hain zuzen, lehergailuak egiteko materiala atzeman zieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea