Politika -

IZENDAPENA

Julien Charles izango da Pirinio Atlantikoetako prefeta berria

Hala, Eric Spitzen lekukoa hartu du, azken hau abuztu amaieran izendatu baitzuen Frantziako Gobernuak Polinesia Frantseseko prefeta. Historia ikasketak ditu, eta Frantziako gobernuko Barne Ministerioan aritu da Charles.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julien Charles izango da Pirinio Atlantikoetako prefeta berria. Eric Spitzen lekukoa hartu du, azken hori abuztu amaieran izendatu baitzuen Frantziako Gobernuak Polinesia Frantseseko prefeta.

1975ean, Saint-Flourren (Okzitania) jaioa, Charlesek historia ikasketak ditu, eta Frantziako Gobernuko Barne Ministerioan aritu da. Saonako eta Loirako prefeta izatetik lekualdatuko dute orain Pirinio Atlantikoko departamentura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Iparraldea berriak Frantzia bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea