Politika -

Eztabaida Radio Euskadin

Zaldibarko txostena "aldebakarreko" dokumentuekin egin dela salatu dute EH Bilduk, Podemos-IUk eta PP-C´sek

EAJren eta PSEren arabera, Europako Batzordeko txosten horrek "babesten" du Zaldibarko zabortegiko luizian Jaurlaritzak egindako kudeaketa. Oposizioak uste du, ordea, ez dela "itxitako auzi bat".

Jose Antonio Suso, Gloria Sanchez, Carmelo Barrio eta Mikel Otero. EITB MEDIA
Jose Antonio Suso, Gloria Sanchez, Carmelo Barrio eta Mikel Otero. EITB MEDIA
Jose Antonio Suso, Gloria Sanchez, Carmelo Barrio eta Mikel Otero. EITB MEDIA

T.S.J. | L.P.C. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiro sailburuak jakitera emandako Europako Batzordeko txostena defendatu dute EAJk eta PSEk Radio Euskadiko "Parlamento en las Ondas" irratsaioan.

Alderdi horien arabera, txosten horrek "babesten" du Zaldibarko zabortegiko luizian Jaurlaritzak egindako kudeaketa. Oposizioak, berriz, ohartarazi du ez dela "itxitako auzia", Europako txosten hori Jaurlaritzak bera emandako dokumentuekin egin delako.

Jose Antonio Susok (EAJ) uste du Exekutiboaren kudeaketa erantzukizunaz "guztiz libratu" dela, legea "osorik" bete zuelakoan. Gloria Sanchezek (PSE) adierazi du txostena "irmoa eta biribila" dela eta Jaurlaritzaren jarrera "babesten" duela. "Jaurlaritzak ondo jardun zuen aurreko eta ondorengo ekintzetan", gaineratu du.

Oposizioko alderdiek, ordea, kritikatu dute txostena "aldebakarrekoa" dela, Eusko Jaurlaritzak berak emandako dokumentuekin egindako txostena baita. Mikel Oterok (EH Bildu) azpimarratu duenez, "Europak ez du ezer itxi, eta Europako Batzordeak ez du ezer babestu".

Zentzu berean mintzatu da Isa Gonzalez (Elkarrezkin Podemos-IU). Horren aburuz, Jaurlaritzak "nahierara kontratatutako aholkularitza bati eskatu eta ordaindutako" txostenak izan dira. Bestalde, Carmelo Barriok (PP-C´s) esan du "hautaketan izandako errua" dagoela, "oraindik behar bezala aztertu ez dena", alegia.

Amianto biktimentzako diru-funtsa

Aste honetan Senatuan onartutako amianto biktimentzako 25 milioi euroko konpentsazio funtsaren gainean ere mintzatu dira legebiltzarkideak. Alderdi guztiek azpimarratu dute urteaz talde guztiek "batuta eta irauntzaz" egin dutela lan, adostasunera heldu arte.

Lege proposamenaren ekimena Eusko Legebiltzarrean jaio zen duela 11 urte, baina Madrilen hainbat oztopo izan zituen, PP aurka baitzegoen. Legearen garapenari adi egongo direla gaineratu dute legebiltzarkideek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Eusko Jaurlaritza albisteak Europako herrialdei buruzko albisteak Epaiketak bideoak Alderdi politikoak Euskal sozialistak Eguneko albisteak Albisteak Zaldibar azken ordukoa