Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Marisol Garmendiaren garaipena, Lesmesen dimisioa eta Hezkuntza Legea

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Marisol Garmendiaren garaipena: Marisol Garmendiak irabazi ditu Donostiako PSE-EEren primarioak 222 botorekin (botoen % 66), eta Odon Elorzak 115 boto lortu ditu, hau da, botoen % 34. Horrela, Udaleko bozeramaile sozialista izango da Donostiako alkategai sozialista. Gaur, biek elkarrekin agerraldia egingo dute 10:00etatik aurrera Donostian.

- Lesmesen Dimisioa: Carlos Lesmes Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (BJKN) presidenteak dimisioa eman du, epaileen organo gorena berritzeko dagoen blokeoan aurrera egin ez delako.

- Hezkuntza Legea: Hezkuntza alorreko eragileek Hezkuntza Lege berrirako euren proposamenak aurkeztuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia argazkiak Hezkuntza legea berriak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia PSE-EE Gipuzkoa Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024