Politika -

PSE-EE

Elorza, primarioak galdu ostean: "Borroka batzuei aurre egin behar diegu, suizidak badira ere"

PSOEko diputatuak esan du barne hauteskundeetako porrota gutxieneko gaitza dela: "Koldarkeria morala eta etsipena dira porrotik handienak".

Elorza, kazetarien galderei erantzuten. EITB Media
Elorza, kazetarien galderei erantzuten.
Odon Elorza: ''Borroka batzuk, suizidak diruditen arren, ezin dira eman gabe utzi''

1:02

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Odon Elorza PSOEko diputatuak nabarmendu duenez, politikan, "borroka batzuei aurre egin behar diegu, suizidak badira ere". Donostiako Alkatetzarako hautagaia aukeratzeko PSE-EEren primarioak galdu ostean egin ditu adierazpenok Elorzak, kazetarien aurrean Donostian egindako agerraldian. 

Marisol Garmendiak irabazi ditu barne hauteskundeak, tarte handiarekin irabazi ere (% 66ko babesarekin). 

20 urtez Donostiako alkate izandakoak azaldu du barne hauteskundeetan jasotako porrota gutxieneko gaitza dela. "Koldarkeria morala eta etsipena dira porrotik handienak", argudiatu du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika PSOE Donostia Alderdi politikoak PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Udal eta foru hauteskundeak 2023