Politika -

Batzarra Gasteizen

Lehendakaria Jose Luis Escriva ministroarekin bilduko da gaur Ajuria Enean

Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa Gasteizera etortzekoa da Atzerri Legearen inguruko jardunaldi batzuetan parte hartzera, eta bisita baliatuta elkartuko da Iñigo Urkullurekin.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Jose Luis Escriva Espainiako Gobernuko Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroa hartuko du gaur, ostiralarekin, Ajuria Enean, buruzagi sozialistak Gasteizera egin behar duten bisita bat baliatuta.

Batzarra 12:00etan egingo dute, ministroak bere agendako konpromisoak behin amaituta.

Aurrez, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin bilduko da Escriva (09:00etan). Ondoren, Atzerri Legearen kudeaketaz arduratzen diren agenteekin batera jardunaldi batzuetan hartuko du parte. Amaitzeko, Gizarte Segurantzak Gasteizko Wellington Dukearen kalean dituen bulegoak bisitatuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Albisteak migrazioa gaur Araba Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Denis Itxaso Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak