Politika -

Hauteskundeak 2023

Hauek dira 2023ko maiatzeko udal eta foru hauteskundetarako baieztatuta dauden hautagaitzak

Hurrengo hauteskundeak maiatzean izango dira; orduan, herritarrek Udaletako eta Aldundietako euren ordezkariak aukeratuko dituzte. Kontsultatu alderdi bakoitzaren hautagaitzak Hego Euskal Herriko hiriburuetarako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako.

Donostiako Udaletxea, eitb.eus-eko erabiltzaile Jon Hernandez Utrerak hartutako argazkian.
Donostiako Udaletxea, eitb.eus-eko erabiltzaile Jon Hernandez Utrerak hartutako argazkian.
Donostiako Udaletxea, eitb.eus-eko erabiltzaile Jon Hernandez Utrerak hartutako argazkian.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko herritarrek 2023ko maiatzean izango dituzte hurrengo hauteskundeak; izan ere, udal eta foru hauteskundeak egingo dituzte. Jarraian, eitb.eus-ek jasota ditu erakunde bakoitzean ordezkaritza duten alderdien baieztatutako zerrendaburuak, Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko Udalean eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietan.

Arabako Foru Aldundia

EAJ: Ramiro Gonzalez

EH Bildu: Eva López de Arroyabe

PSE-EE: ez dago baieztatuta. Cristina Gonzalez da, oraingoz, hautagai bakarra

PP: ez dago baieztatuta

Elkarrekin Podemos: ez dago baieztatuta. David Rodriguez da, oraingoz, hautagai bakarra

Bizkaiko Foru Aldundia

EAJ: Elixabete Etxanobe

EH Bildu: Iker Casanova

PSE-EE: ez dago baieztatuta. Teresa Laespada da hautagai bakarra, orain arte

Elkarrekin Podemos: ez dago baieztatuta, baina Eneritz de Madariaga da hautagai bakarra, oraingoz

PP: ez dago baieztatuta

Gipuzkoako Foru Aldundia

EAJ: Eider Mendoza

EH Bildu: Maddalen Iriarte

PSE-EE: Jose Ignacio Asensio

Elkarrekin Podemos: Miren Echeveste

PP: Mikel Lezama

Bilboko Udala

EAJ: Juan Maria Aburto

EH Bildu: Maria del Rio

PSE-EE: Nora Abete

Podemos Euskadi: ez dago baieztatuta. Ana Viñals da, oraingoz, hautagai bakarra

PP: ez dago baieztatuta

Donostiako Udala

PNV: Eneko Goia

EH Bildu: Juan Karlos Izagirre

PSE-EE: Marisol Garmendia

PP: Borja Corominas

Podemos Euskadi: Victor Lasa

Gasteizko Udala

PNV: Beatriz Artolazabal

PSE-EE: baieztatu gabe. Maider Etxebarria da, oraingoz, hautagai bakarra

EH Bildu: Rocio Vitero

PP: ez dago baieztatuta

Podemos Euskadi: ez dago baieztatuta, baina Garbiñe Ruiz da, oraingoz, hautagai bakarra

Iruñeko Udala

Navarra Suma: ez dago baieztatuta koalizioa errepikatuko den

EH Bildu: Joseba Asiron

PSN: ez dago baieztatuta

Geroa Bai: ez dago baieztatuta

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Politika albisteak Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Zenbat hautagai daude hauteskundeetan? Nafarroako Hauteskundeak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Iruñeko Udala azken ordukoa Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak Arabako Foru Aldundia