Politika -

Bilera arratsaldean

PSNk eta Rubalcabak Nafarroako Gobernuko krisia aztertuko dute gaur

Sozialistek "eten" egin dute Foru Gobernuan duten parte-hartzea, UPNrekin sortutako krisia konpondu arte.

Yolanda Barcina eta Roberto Jiménez. EITB
Yolanda Barcina eta Roberto Jiménez. EITB
Yolanda Barcina eta Roberto Jiménez. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusi eta Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiarekin batzartuko da gaur arratsaldean, Foru Erkidegoaren Gobernuko krisia hizpide.

Bilera PSOEren egoitzan egingo dute, Madrilen, atzo PSNk Foru Exekutiboan duen parte-hartzea "eten" eta gero.

Sozialisten iturriek azaldu dutenez, Jimenezen eta Rubalcabaren arteko bilera Nafarroako Gobernuko krisia sortu baino lehen zegoen aurrez ikusita, baina azkenean aurreratu egin dute, eta auzia aztertzeko erabiliko dute.

Krisia

UPNren eta PSNren arteko gatazka murrizketa gehiago onartzean sortu zen.

Ostiralean, PSNk ohartarazi zuen Gobernuan "krisia" zegoela, UPNk 132 milioi euroko murrizketak egitea erabaki zuelako, "PSNri kontsultatu gabe". Dena dela, UPNk esan zuen Roberto Jimenezek oniritzia eman ziola erabakiari.

Asteburuan ez da hartu-eman ofizialik izan bi alderdion artean, baina Yolanda Barcina gobernuburuak uste du koalizio Gobernuak aurrera egingo duela.

Nolanahi ere, Barcinak ez du amore eman, eta 132 milioi euroko murrizketak egitea beharrezkotzat jo du. Horrenbestez, foru aginduari eutsi dio.

Hori horrela, sozialistek "eten" egin dute Exekutiboan duten parte-hartzea, krisia konpondu arte. Ondorioz, osteguneko bileran ez dituzte eztabaidatuko "kutsu politikoa duten kontuak".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea