Politika -

Ondorengotza

Jordan Bardellak hartu du Le Penen lekukoa Bilgune Nazionala eskuin-muturreko alderdiaren gidaritzan

Hori horrela, duela 50 urte s.ortu zen Fronte Nazionalak, lehenengo aldiz, ez du Le Pendar bat izango buruzagi

Joan Bardella. Argazkia: CC-BY-4.0: © European Union 2022– Source: EP
Joan Bardella. Argazkia: CC-BY-4.0: © European Union 2022– Source: EP
Joan Bardella. Argazkia: CC-BY-4.0: © European Union 2022– Source: EP

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Bardella eurodiputatua aukeratu dute Bilgune Nazionala eskuin-muturreko alderdi frantziarraren buruzagi berri. Marine Le Peni hartuko dio lekukoa, horrek kargua uztea erabaki baitzuen Asanblada Nazionaleko lanean buru-belarri murgiltzeko.

Bardella da alderdiaren jarduneko presidentea 2021etik, eta alderdi barruan erradikaltzat dute. Botoen % 84,4 eskuratu du, Louis Aliot Perpinyako alkate eta alderdiko kide historikoari gailenduz. Gainera, Marine Le Penek duela 11 urte bere aita Jean-Marieren postua eskuratzeko lortu zuen % 67,65ko babesa baino handiagoa jaso du.

Marine Le Pen Asanblada Nazionaleko bere alderdiaren gidaritzara mugatuko da aurrerantzean. Ekaineko hauteskundeetan 89 eserleku lortu zituen, eta Parlamentuko indartsuena da.

Bardellaren garaipenarekin, duela 50 urte sortu zen Fronte Nazionalak, lehenengo aldiz, ez du Le Pendar bat izango buruzagi, baina 27 urteko eurodiputatu eta migrazioaren aurkako mugimenduaren gidaria Le Penen ilobaren bikotekidea da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Paris Frantzia Alderdi politikoak Arrazismoa Eguneko albisteak Albisteak Alderdi ultrakontserbadoreen azken ordukoa