Politika -

Hauteskundeak EAEn

'Euskal Herria Bildu' izan liteke koalizio abertzalearen izen berria

EAk, Aralarrek, ezker abertzaleak eta Alternatibak osatutako koalizioa igandean aurkeztuko dute eta lehedakarigaia ekainaren amaieran jakinaraziko dute, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.

Euskal Herria Bildu izan liteke koalizio abertzalearen marka berria

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Euskal Herria Bildu' izan liteke euskal hauteskundeei begira EAk, ezker abertzaleak, Aralarrek eta Alternatibak osatuko duten koalizioaren izena. Igandean aurkeztuko dute, Miramonen (Donostia, Gipuzkoa).

Euskal Herria Bai izena ere aintzat hartu ei dute, baina, azkenean ez dirudi aurrera egingo duenik, Iparraldean badelako hauteskunde marka hori bera duen hautagaitza.

Hortaz,' Euskal Herria Bildu' izango litzateke koalizio soberanistaren izen berria, baina zalantzak argitzeko, datorren igandera arte itxaron beharko da, orduan egingo baitute koalizio berriaren aurkezpena.

Izena ez ezik, zerrendaburua nor izango den ere aditzera emango dute lau egun barru. Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak hautagai "sendoa" izango dela eta emakumea izan litekeela esan du. Dena dela, ekainaren amaieran jakinaraziko omen dute lehendakarigaiaren izena.

Bestalde, gaur arratsaldeko bileran erabaki dute koalizioa osatzen duten alderdi bakoitzak zerrendetan izango duten pisua: ezker abertzaleak zerrendetako izenen % 60 aukeratuko ditu, EAk % 20, Aralarrek % 13 eta Alternatibak % 7.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea