Politika -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Memoriaren Eguna, alerta sistemaren proba Bilbon eta Politika orokorreko saioa Nafarroan

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Memoriaren Eguneko ekitaldia, Legebiltzarraren atarian. Artxiboko irudia.
Memoriaren Eguneko ekitaldia, Legebiltzarraren atarian. Artxiboko irudia.
Memoriaren Eguneko ekitaldia, Legebiltzarraren atarian. Artxiboko irudia.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 10, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Memoriaren Eguna: Hainbat ekitaldi daude deituta, Memoriaren Egunean. Goizean, Eusko Legebiltzarrak lore eskaintza egingo du 09:00etan. PPk ez du parte hartuko aurten ere, eta bere ekitaldia egingo du ondoren. Ekitaldi nagusia, berriz, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan izango da 18:00etan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.

- Alerta sistemaren proba Bilbon: Eusko Jaurlaritzak, SOS Deiak Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren bitartez, gaur, 10:00etatik aurrera, ES-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du herritarrei abisuak emateko, Bilboko Txurdinaga eta Begoña auzoetako bizilagunen telefono mugikorretara mezuak bidaliz.

- Politika orokorreko saioa Nafarroan:  Gaur eta bihar, Foru Erkidegoaren egoerari buruzko politika orokorreko saioa egingo da Nafarroako Parlamentuan. 09:15ean hasiko da saioa Maria Chivite presidentearen hitzaldiarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Istiluak Bilbon gaur Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak Terrorismoaren Biktimak SOS Deiak