Politika -
''Bai bakarrik da bai'' legea
Urkullu lehendakariak esan du konponbidea bilatzea premiazkoa dela emakumeei "babes handiagoa" eskaintzeko
"Bai bakarrik da bai" legearen inguruan sortu den polemikaren harira, doktrina bateratzea, legea moldatzea edo bi alternatiba horiek uztartzea proposatu du Iñigo Urkulluk.
EITB MEDIA
"Bai bakarrik da bai" legearen ondorioz sortu den polemikaren harira bere iritzia eman du gaur Iñigo Urkullu lehendakariak, eta adierazi du konponbidea bilatzea premiazkoa dela emakumeei babes handiagoa eskaintzeko. Horretarako, doktrina bateratzea, legea moldatzea edo bi alternatiba horiek uztartzea proposatu du.
Duela hilabete pasatxo "Bai bakarrik da bai" legea indarrean sartu zenetik, hainbat bortxatzailek epaitegietara jo dute zigorra berrikustea eskatuz, eta hainbati murriztu egin diete.
Lehendakariak gaur azaldu duenez, legearen helburua "argia" da: "emakumeei babes handiagoa eskaintzea". Ildo horretan, sortu diren arazoak "nahi gabekoak" direla uste du "gizarte osoak partekatzen duen helburu baten aurka" doazelako.
Hori dela eta, azpimarratu du premiazkoa dela "inork nahi ez dituen erabakiak saihestea, zalaparta murriztea eta arrazionaltasunez jokatzea".