Politika -
EAEko hauteskundeak
EH Bilduk arrakastarik ez izatea espero du Barne Ministerioak
Koalizio abertzale eta ezkertiar berriak datozen haustekundeenta emaitza txarrak izatea "euskal herritarren onurarako" izango dela esan du Jorge Fernandez Diazek.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan du EH Bildu koalizio abertzale eta ezkertiar berriak datozen hauteskundeetan emaitza txarrak izatea espero duela, “euskal herritarren onurarako”. Ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Aralarrek eta Alternatibak atzo aurkeztu zuten lau indar politikoak batuko dituen koalizio berria.
Fernandez Diazen esanetan, ezker abertzaleak oraindik urrats asko eman behar ditu, “ETAren desegitea eta talde terroristak egindako hilketengatik barkamena eskatu ez dituelako”.
Sorturen balizko legalizazioaren harira galdetuta, Barne ministroak esan du Auzitegi Konstituzionalak hartzen duen edozein erabaki errespetatuko duela Espainiako Gobernuak.