Politika -

Legebiltzarreko hauteskundeak

Frantziako sozialistak gehiengo osoa lortzeko moduan daude

Eskuin parlamentarioaren eta eskuin muturraren arteko norgehiagoka, batetik, eta abstentzioa, bestetik, bigarren itzuliko gakoak izan daitezke.

François Hollande boza ematen. EFE
François Hollande boza ematen. EFE
François Hollande boza ematen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo, legebiltzarrerako hauteskundeen lehen itzulian, sozialistak (eta ezkerreko alderdiak, oro har) izan ziren nagusi. Datorren igandean, gehiengo osoa lortzeko aukera handia dute, Frantziako prentsak gaur argitaratu duenaren arabera. Abstentzioa (% 42,77) eta eskuin parlamentarioaren eta eskuin muturraren arteko norgehiagoka izango omen dira azken emaitzaren gakoak, komunikabideen arabera.

Abstentzioa (% 42,77) eta eskuin parlamentarioaren eta eskuin muturraren arteko norgehiagokak azken emaitzaren gakoak izango omen dira komunikabideen arabera.

Marine Le Penen eskuin muturreko alderdiak 60 barrutitan egotea lortu du bozen % 13,7 eskuratu ostean.

Eskuineko alderdi handiak (UMP) bozen % 34,07 lortu ditu. Alderdiko presidentearekin bilera egin dute Le Penen alderdiarekiko zein estrategia hartu erabakitzeko, nahiz eta aliantza bat egitea jada baztertuta duten. Alderdi sozialistak bozen % 34,4 lortu zituen, eta bazkideen ahulguneak aprobetxatuta, inkesten arabera 285 eta 320 eserleku bitartean lor ditzake (gehiengo absolutua 289 eserlekutan dago). Ezkerreko Fronteak (komunistak barne) bozen % 6,91 lortu ditu, eta hasiera batean, 13 eta 18 diputatu artean lortzea ahalbidetuko lioke emaitza horrek. Ekologistek, ordea, bozen % 5,46 dituzte, eta 14-20 eserleku artean izan ditzakete.

UMP alderdia zen Asanblea Nazionalean eserleku gehien zituen alderdia, orain, ordea, 220 eta 260 diputatu artean lor ditzake, eskuin parlamentarioko bazkideekin batera bozen % 34, 07 eskuratuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea