Politika -

2023ko maiatzeko hauteskundeak

Migratzailea naiz, Euskadin bizi naiz eta maiatzeko hauteskundeetan bozkatu nahi dut: zer egin behar dut?

EAEn bizi diren 57.000 migratzailek betetzen dituzte maiatzaren 28ko hauteskundeetan botoa emateko baldintzak. Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroak, "Botoa ematea zure eskubidea da" kanpainaren bidez, xehetasun guztiak eman ditu, jakiteko nola egin.

Kanpaina 57.000 bat herritarrei zuzendu diote. Argazkia: EFE.
Kanpaina 57.000 bat herritarrei zuzendu diote. Argazkia: EFE.
Kanpaina 57.000 bat herritarrei zuzendu diote. Argazkia: EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hurrengo hauteskundeak 2023ko maiatzaren 28an izango ditugu, egun horretan baitira udal eta foro hauteskundeak. Testuinguru horretan, Migrazioaren eta Asiloaren EAEko Foroak "Botoa ematea zure eskubidea da" kanpaina abiatu du. Horren helburua da laguntza ematea atzerriko jatorria duten, Euskadin bizi diren eta botoa emateko baldintzak betetzen dituzten 57.412 herritarrei. Foroak gida argitaratu du, eta bertan jasota daude zer egin behar duten herritar horiek bozkatzeko; aukera hori izango dute Europar Batasuneko edozein herrialdetako herritarrek eta sufragio akordio aldebikoa duten herrialdeetako herritarrek. Akordio hori duten herrialdeak honako hauek dira: Bolivia, Cabo Verde, Kolonbia, Hego Korea, Ekuador, Txile, Peru, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobago.

Hau da herrialde horietako herritarrek egin beharrekoa:

- Europar Batasuneko herritarra bazara eta besteren batean bozkatu baduzu, ez duzu zertan ezer egin; izan ere, hautesle erroldan izena emanda zaude.

- EBko herritarra bazara eta lehen aldiz nahi baduzu botoa emateko eskubidea erabili, zure asmoa 2023ko urtarrilaren 30 baino lehen adierazi beharko duzu. Horretarako, erroldatze ziurtagiria beharko duzu, eta zure asmoa berariaz adieraztea, web orri honen bidez. Bizi zaren Udaletxean ere egin ahal duzu, aurreko web orrian dagoen adierazpen formaleko inprimakia betez, edo postaz.

- Europar Batasunekoa ez den herrialde bateko herritarra bazara, baina, hautesle erroldan izena emateko epea lehenago amaituko da, 2023ko urtarrilaren 15ean. Zabalik dago epe hori.

- Zer lortu behar duzu?

* Bizi zaren udalerriko erroldatze ziurtagiria.

* Espainiar Estatuan bizitzeko baimena.

- Jatorriko herrialdea Norvegia edo Erresuma Batua baduzu, espainiar Estatuan legearen barruan gutxienez hiru urtez bizi izana beharko duzu.

- Zure jatorriko herrialdea aurrekoan aipatutako beste edozein bada, aldiz, espainiar Estatuan gutxienez bost urtez bizi izana beharko duzu.

Gerora, botoa emateko eskubidea erabili nahi duzula adierazten duen agiria behar da (aurrekoan azaldu dugu hori noa kudeatu).

Migratzaileek duten boto eskubideaz informatzeko kanpaina bat jarri dute martxan, parte-hartzea bultzatzeko
Migratzaileek duten boto eskubideaz informatzeko kanpaina bat jarri dute martxan, parte-hartzea bultzatzeko
Migratzaileek duten boto eskubideaz informatzeko kanpaina bat jarri dute martxan, parte-hartzea bultzatzeko

01:19
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Migrazioaren albisteak EAE Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Udal eta foru hauteskundeak 2023