Politika -

guardia zibilaren alde

Chivite: "Faltsukeria baten gainean antolatu dute manifestazioa"

Hala hitz egin du Foru Gobernuko presidenteak igande honetan Iruñean Guardia Zibilaren alde egindako elkarretaratzeari buruz.

Maria Chivite, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Maria Chivite, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Maria Chivite, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak errefusatu egin du igande honetan Iruñean Guardia Zibilaren alde egindako elkarretaratzea, deitzaileek "faltsukeria baten gainean antolatu dutelako manifestazioa, Nafarroako Guardia botako dugula esanda, faltsua denean".

Argentinan kazetariei adierazi dienez, Chivitek uste du "Nafarroa eta Guardia Zibila Espainiako Gobernuari eraso egiteko instrumentalizatzen" dituztela deialdi horrekin, "aski da Nafarroa erabiltzea Espainiako Gobernuari gezurrekin eraso egiteko".

1.000 lagun inguru bildu dira Iruñean, Guardia Zibilaren aldeko mobilizazioan
1.000 lagun inguru bildu dira Iruñean, Guardia Zibilaren aldeko mobilizazioan
1.000 lagun inguru bildu dira Iruñean, Guardia Zibilaren aldeko mobilizazioan

00:27

Hala, gogorarazi duenez, Trafikoaren trasferentzia "Nafarroako Foru Erkidegoko presidente guztiek aldarrikatu dute, Parlamentuko indarrek aho batez, eta inork ez du inor botako, transferentzia hori ez da inoren aurkakoa".

Aitzitik, "gure Erkidegoaren eskumenak garatzearen aldekoa da, eta presidente naizen aldetik, uste dut sustatu egin behar dudala. Eta hori da legegintzaldi osoan egiten ari naizena, dagoeneko bi eskumen gehiago lortu baititugu Nafarroarentzat".

Hori guztia dela eta, Chivitek esan du ez duela ulertzen "hori aldarrikatzen zuten eta euren programetan zeramaten alderdi politikoak, Foruzaingoarentzako Trafiko transferentzia hori defendatu dutenak, orain aurka agertzea", esan du UPNri erreferentzia eginez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iruñea Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua albisteak Azken ordukoa protestak Nafarroako Gobernuko presidentea