Politika -

Kartzela-politika

Fernandez Diaz: 'ETAren biktimak besteekin parekatzea bidegabea da'

Euskadin 1960 eta 1978 urteen artean Poliziaren gehiegikerien biktima izan zirenak aitortzen dituen dekretua onartu den egunean esan ditu hitzok Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diaz Barne minstroa. Argazkia: EITB
Jorge Fernandez Diaz Barne minstroa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren ustez, ETAren biktimak terrorismoaren aurkako berrogeita hamar urteko borrokan "zeharkako kalteak" eta "nahi ez zituzten ekintzak" pairatu dituztenekin parekatzea bidegabea da.

"Biktima batzuk beste batzuekin parekatzearen kontra nago, guztiz. ETAren ekintza ankerrak eta herriari zeharka kalte egin zioten beste ekintza batzuk parekatzea penagarria, bidegabea eta onartezina" da, adierazi du.

Euskadin 1960 eta 1978 urteen artean Poliziaren gehiegikerien biktima izan zirenak aitortzen dituen dekretua onartu den egunean esan ditu hitzok Barne ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea