Politika -

Marbellako bidaiak

Gorenak atzera bota du Divarren kontrako kereila

Osokoan parte hartu duten 15 epaileetako 11k errefusatu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen kontrako kereila.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak atzera bota du Preeminencia del Derecho elkarteak Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen kontra, Marbellara egindako bidaia batzuetan egindako gastuengatik, sartutako kereila.

Osokoan parte hartu duten 15 epaileetako 11k errefusatu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen kontrako kereila, epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez.

Epaileek bat egin dute Fiskaltzaren iritziarekin eta ez dute delitu zantzurik ikusi Divar ikertzeko. Erabakiaren kontra agertu diren lau epaileek (Jose Manuel Maza, Joaquin Gimenez, Perfecto Andres Ibañez eta Alberto Jorge Barreiro) boto partikularrak iragarri dituzte.

Fiskaltzak ere ez du deliturik ikusi

Epaileek osoko bilkurari eutsi diote gaur, nahiz eta Jose Luis Mazon akusazioko abokatuak gaur bertan kereilaren barruan beste salaketa batzuk sartu. Izan ere, egunotan hedabideek zabaldu duten informazioaren arabera, 32 dira Divarrek Marbellara egindako bidaiak eta guztira 28.000 euro gastatu ditu BJKNren kontura.

Auzitegi Gorenak atzera bota du Preeminencia del Derecho elkarteak Carlos Divar Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen kontra, Marbellara egindako bidaia batzuetan egindako gastuengatik, sartutako kereila.Osokoan parte hartu duten 15 epaileetako 11k errefusatu dute Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearen kontrako kereila, epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez.Epaileek bat egin dute Fiskaltzaren iritziarekin eta ez dute delitu zantzurik ikusi Divar ikertzeko. Erabakiaren kontra agertu diren lau epaileek (Jose Manuel Maza, Joaquin Gimenez, Perfecto Andres Ibañez eta Alberto Jorge Barreiro) boto partikularrak iragarri dituzte.Fiskaltzak ere ez du deliturik ikusiEpaileek osoko bilkurari eutsi diote gaur, nahiz eta Jose Luis Mazon akusazioko abokatuak gaur bertan kereilaren barruan beste salaketa batzuk sartu. Izan ere, egunotan hedabideek zabaldu duten informazioaren arabera, 32 dira Divarrek Marbellara egindako bidaiak eta guztira 28.000 euro gastatu ditu BJKNren kontura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Delituak azken ordukoa Eguneko albisteak Albisteak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia