Politika -

Kontrolerako saioa

Sanchezi gehiegizkoa iruditu zaio PPk Konstituzioaren aurka egitea

Espainiako presidentea eta PPko bozeramaile Cuca Gamarra mokoka aritu dira urteko kontrolerako azken saioan. ERCk, bestalde, babesa eskaini dio Sanchezi Auzitegi Konstituzionala berritzeko bidean.

Espainiako presidente Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Espainiako presidente Pedro Sanchez. Argazkia: EFE
Sanchezek uste du PP ''urrunegi'' joan dela organo konstituzionalen berrikuntza blokeatuz

1:30

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako presidenteak, urteko kontrolerako azken saioan, PPri aurpegiratu dio "oso urruti" joan dela Konstituzioaren aurka eginda, Cuca Gamarra popularren bozeramaileari erantzunez. Azken horrek Sanchezi esan dio Carles Puigdemonten eta Oriol Junquerasen geroz eta antz handiagoa duela.

Konstituzionalak berak Auzitegi Konstituzionala berritzeko bide parlamentarioa eten ostean, Gamarrak ohartarazi du Sanchezek hasierako bideari eutsiko diola, "hainbat alderdirekin lege-proposamen berri bat negoziatzen ari delako". Hartara, Oriol Junqueras eta Carles Puigdemontekin erkatu du Sanchez.

Gamarraren iritziz, Sanchezek konplotak soilik ikusten ditu legaltasuna dagoen tokian, eta "bere arazoa da berori dela Estatua eta legea".

Akusazio horien aurrean, Sanchezek erantzun dio PPk nahieran interpretatzen duela Konstituzioa, "Parlamentua eta Gobernua herritarrek aukeratzen dutelako", baina "Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia PPk hautatzen duelako".

ERCk laguntza eskaini dio Sanchezi

ERCren Kongresuko bozeramaile Gabriel Rufianek babesa eskaini dio Sanchezi, Auzitegi Konstituzionala berritzeko bidean.

Rufianek aurreratu du berak eta bere alderdikideek PSOEk aurki aurkeztuko duen lege proposamenaren alde egingo dutela, betiere Botere Judiziala eta demokrazia duintzeko balio badu, behintzat; "independentistak bai, baina demokratak ere bagarelako".

ERCko bozeramailearen hitzetan, Konstituzionalak bi zuzenketak atzera bota aurretik, bere alderdiak Gobernuari argi utzi zion "eskuindarren eraso judizialaren hurrengo biktima Gobernua bera izango zela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak PSOE Espainiako Gobernua bideoak Pedro Sánchez bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea ERC azken ordukoa