Politika -

Lan erregulazioen auzia

Griñanek espetxean sartzeko agindua bertan behera uzteko eskatu du, gaixotasun larria duela argudiatuta

Lan erregulazio espedienteen auzian, sei urte eta egun bateko kartzela zigorra ezarri zioten Andaluziako presidente ohiari, eta Sevillako Auzitegiak urtarrilaren 1era arteko epea eman zion espetxean bere borondatez sartzeko. Haren defentsak dio prostatako minbizia duela.

Griñan (derecha), junto a Chaves, en un foto de archivo. Foto: EFE
Griñan (derecha), junto a Chaves, en un foto de archivo.
Griñan (derecha), junto a Chaves, en un foto de archivo. Foto: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Griñan Andaluziako Juntako presidente izandakoak gaixotasun larria duela argudiatu, eta Sevillako Auzitegiak kartzelan sartzeko emandako agindua —urtarrilaren 1era arteko epea eman zion bere kabuz sartzeko— bertan behera uztea eskatu du, Cadena Ser irrati kateak aurreratu, eta Europa Press albiste agentziak baieztatu duenez.

Auzitegi Gorenak uztailean berretsi zuen Griñani ezarritako kondena, sei urte eta egun bateko kartzelaldia. Ordutik, espetxean sartzeko ahaleginetan ibili da haren defentsa. Joan den astean, baina, Griñanek zein beste sei zigortuek aurkeztutako erregu-errekurtsoak baztertu zituen Sevillako Auzitegiak, eta 10 eguneko epea eman zien espetxean sartzeko. Salbuespen bakarra egin zuen Auzitegiak: Agustin Barbera Enplegu kontseilariordeari kartzelan sartzeko agindua behin-behinean eten zion gaixo zegoela kontuan hartuta.

Hori da, hain justu, Griñanen abokatuek orain baliatu nahi duten argudioa. Diotenez, buruzagi sozialista ohiak "sendaezina den gaixotasun larria" du (prostata minbizia, nonbait) eta, kartzelan sartuta, ezingo du behar duen tratamendua jaso. Horrenbestez, Sevillako Auzitegiak erabaki beharko du orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluziako Erkidegoa Berriak Politika PSOE Auzitegi Gorena argazkiak Delituak azken ordukoa Gaurko titularrak Espetxeen albisteak gaur